Progresio geometrikoa
Nik bost (edo sei? irailekoa naiz-eta…) urte nituen Untzagako Madre Rosa Maria Madrazo estreinako ezagutu nuenean. Artean ez nenkien erdaraz eta negar egin nuen, baina sikera berba egiteko gauza nintzen, euskaraz besterik ez zen arren.
Ikastolako lehen egunean, Malen Gesalaga Aranberrik fardel handia eramango du hankartean eta 120 hitzen altxortxoa baino ez buruan.
Hogeita hiru hilabete behar izan zituen gure Malenek lehen laurogei hitzak ikasteko eta ia berrogeita hamar beraganatu ditu azken hilabete honetan. Progresio geometrikoa edo, segurutik.
Inork ba al daki zein adinetan amaitzen den progresio geometrikoa? Ni ez naiz gogoratzen. Honez gero, aritmetikoaz jarraitu ahal izatea ere oraintxe bertan sinatuko nuke.
Malenen berba-multzoa
Hona, ohiko moldez, Malenek orain dela hilabate esaten zituen hitzak eta, ondoren, beltzez, hilabete honetan ikasitakoak.
Aditzak.
Api (jaiki). Apurtu. Aupa (jaso). Hartu. Etori (etorri). Kantzi (jantzi). Kendu. Ñan (jan). Sato (salto egin). Txalo (txalotu).
Beira (begira). Bota. Epiti (ipini). Itxi. Lapurtu (katu beltzak Kasmeloni egiten diona). Lolo (lo egin). Sartu. Urten. Zabaldu.
Jan-edanak
Aua (ura). Araiña (arraina). Buur (yogurra). Koko (txokolatea). Ogia. Txitxia (okela). Tita (galleta).
Gaztaia. Matta (mahatsa). Papa (patata). Pasta. Ura.
Senideak
Aita/aitato. Ama. Aittitta. Amama.
Aitatxo. Amatxo.
Lagunak
Abie (Xabier). Ako (Urko). Ane. Ana. Ate (Ander). Bon (Ibon). Burre (Idurre). Iane (tia Ane). Malen. Mami (Mikeldi). Nai (Unai). Nene (Irene). On (Jon).
Elene. Markel.
Animaliak
Apopo (hipopotamoa). Araiña (arraina). Ata (artza). Buaubuau (txakurra) Koko (kokodriloa). Mia (katua). Pipi (txoria).
Erlia. Eulia. Igela. Katua. Ottua (otsoa). Txiuria (txindurria).
Hainbat
Aboia (abioia). Amoia (kamioia). Argia. Haria (harea). Harria. Gol (baloia). Kaka. Makiña (Debabarrenaren kale-garbigailua). Mamaua (mantekadoa). Miñ. Tata (zapata). Tete (txupetea). Txii (txiza).
Berdia. Bonia (bozinia). Etxetto (etxea). Farolia. Gorria. Hagiña. Haundia. Hotza. Iburua (liburua). Mordua (asko). Nino (anbulantzia). Nona (gizona). Ipotxa. Obera (errobera). Pa (laztana). Pitita (pegatina). Potzua. Sorgiña. Ura. Urdiña. Txikia. Zikiña.
Esaldiak
Abe (a ver). Agur. Aki (hemen). Alli (han). Apapa (kanpoan/kanpora). Hamen (hemen). Han. Hau. Bai. Bat (bi, hiru, lau, bos, sei, zapi, koki eta… hamar). Bapo (amaitu da). Ni. No (ez). Ako (asko). Kasko (eskerrik asko).
Beste bat. Ez. Ez daki (ez dakit). Ez da guria (ezin da hartu). Eztao (ez dago/ez dagoz). Hamentxe.
Kopinak
Api (Epi). Kaillu (Caillou). Kity. Maia (erlea). Mini (Mickey Mouse). Pi (Pirritx). Po (Porrotx). Pipo (Pintxo).
Ioin (Piolin). Miki (Mickey Mouse).
Zer esango ote luke, astelehenekoa baleki?