Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Politika? Bai, jakina

Politika? Bai, jakina

Amatiño 2008/03/16 19:54
Zenbaitek dio ez dela ETAren zain egon behar politika egin, hitzarmenak adostu eta erabakiak hartzeko. Beste hainbatek dio, ostera, ETAk armetan jarraitzen duen artean, ez dagoela herri-galdeketa egin eta marku juridikoa aldatzerik.

Zalantzarik ez, jakina, ETAk ez duela politikagintza eragotzi behar. Baina hau ez da berria, 1976tik dihardugu-eta politika egiten. Urtero dugu hauteskunderen bat; parlamentuak, foru-biltzarrak eta udal-batzak lanean ari dira eta euskal gizarteak funtzionatu egiten du. Kontua da, ordea, egoera honetan marku politikoa aldatzearen proposamena zilegi den bezala, zilegi ere dela ETAk dirauen artean halakorik egiterik ote dagoen zalantzan jartzea.  Hiru arrazoirengatik.

Batetik, 1979an erabaki zen erreferendumez marku politikoa aldatzea eta historiak frogatu du ETAri ez zaiola ardura. Gaur egun ez dago arrazoirik pentsatzeko oraingoan herri-galdeketan erabakitakoa ETAk onartuko lukeenik. Orain ere ETAk esan lezake ez direla bere aldarriak betetzen eta... lehengo lepotik burua.

Bestetik, litekeena da sozialisten  eta popularren onespenik izan ez arren marku aldaketaren proposamena herri-galdeketan onartzea. Baina Estatuak proposamen hori onargarritzat joko ez lukeenez, aitzakia ezin hobea ETAk borroka armatua justifikatzeko. Eta, hirugarrenik, ezin gero ahaztu ETAren eskutan geratuko litzatekeela harako proposamena Eusko Legebiltzarrak onartzea ala ez, EHAKren botoek erabakiko lukete-eta.

Honek ez du esangura, baina, bai euskal alderdiok eta baita euskal zein espainiar erakundeek ere elkarrekin bildu, adostu eta politika egin behar ez dutenik. Hain zuzen, harreman hori da ETAk sekula eragotzi beharko ez lukeen politika.

Deia, 2008ko martxoaren 17an.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/03/18 14:29

Nik ez diat "lehengolepotikburua@yahoo.es" ezezagunarekin ezer eztabaidatu beharrik. Ezkutuan bizi haizen bitartean aprobetxatu apurtxo bat ilustratzeko.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/03/18 10:41

"Los políticos hacen mal algo que nadie hace mejor que ellos" (Daniel Innerarity. EL NUEVO ESPACIO PÚBLICO. Espasa Hoy, 2006. 68. orrialdean)

juan
juan dio:
2008/03/18 12:12

Pauso bat atzera emango dut eta aitortu badirela politikarien artean ere pertsona ondradu eta jatorrak. Irudipena dut ordea sistemak berak e diela uzten hauei aurrera egiten, tranpatiek irabazten baitue beti boroka.

Hori zuzenduta, eskertuko nizuke nire mezuaren azalean geratu beharrean esan dudanari buruz duzun iritzia argitzea.

Eskerrikasko Amatiño ematen duzun aukeragatik, eta mindu ezkero barkatu.

juan
juan dio:
2008/03/17 14:21

1- Baia inpora al du ba ETA-k herriaren hitza ez onartzeak? Ez al ginen geratu ETA ezzela sujetu politiko aktiboa?

2- ETAk nahi duen lekutik aterako ditu aitzakik. Kasu honetan, estatuak iritzia ez errespetatzea baino aitzakia pisutsuagoa iruditzen zait PNV-k emandako hitza ez bete eta herriari hitza ukatzea.

3-Gogorra iruditzen zait baieztatzea Euskaldun zati garrantzitsu bat ETAren menpe dagoela. Zu ere "todos es ETA-rekin" bat? Eta gainera, ez daegia ETAren esu geratuko litzatekeela. Boto denek berdin balio dute ( ed ez?, zalantzan nago) eta alderdi baten bezain menp dago beste baten menpe.

Azkenik, ETAk zuretzat hain garrantzia txikia izanda harrigarria artikulu guztiak bere inguruan biratzea. Bestalde, ia politikariek noiz ikusten duzuen herria pertsonaz osatutako zerbait bezala, eta ez alderdi politikotan banatutako egitura bezala. Eta nik behintzat herri galdeketa nahi dut, ahal bada zazpi herrialdeetan, gauzak argi gera daitezen. Urteak zoazte bueltaka gauza berdinari eta azkenean mareatu egingo gara.

Azke parrafoko hor da beraz zuretzat politika? Erakunde eta alderdien arteko harremana? Eta euskal herritarron parte hatzea er, lau urtean behin bozkatzera mugatzea? Demokrazia parte hartzaileagoa, mesedez!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: