Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Pazientzia… pazientzia…

Pazientzia… pazientzia…

Amatiño 2012/09/20 10:05
“Un público de tres millones de lectores, que se encuentra fuera del alcance de la civilización literaria… “ zioen Wilkie Collins idazle ingelesak 1858an. Publiko ezezaguna, nonbait, ohiko literatura-esparru ofizialetik kanpora ziharduena.

“Un público que consta de tres millones de lectores, un público desconocido para el mundo literario; desconocido, en calidad de discípulos, para toda la corporación de los que se dicen críticos; desconocido, en calidad de clientes, tanto en las grandes bibliotecas como en las grandes editoriales; desconocido, como público receptor, para los distinguidos escritores ingleses de nuestro tiempo” (El público, ese desconocido. Wilkie Collins, 1858).

Wilkie Collinsek esangura zuena zera zen: mailako literaturatzat-edo jotzen den horretara iristen ez diren irakurleak erabat nagusi zirela literatura-merkatuan. Charles Dickensen adiskideak harriduraz nabarmendu nahi izan zuen aurkikuntza esan gabe doa egun. Orduan susmatu baino ezin zirenak datu ezagun samarrak dira orain.

Gaur egun Pronto, Hola, Marca eta Muy interesante aldizkariek 3.50, 2.40, 2.0 eta 1,74 mililioi irakurle dituzte, hurrenez hurren. Aldi berean, Tiempo entre costuras (María Dueñas, 2011) nobelak 1.300.000 ale saldu ditu eta Cincuenta sombras de Grey (Erika Leonard James, 2012) delakoak, berriz, 500.000 ale bota omen ditu lehen argitaraldian… nahiz Espainiako Estatistika Institutuaren arabera nobelen batez besteko argitalpena 1.657 alekoa (2011) izan.

Eta ez gero pentsa datuok “arrotzak” direnik, edo “gurea” ez den beste merkatu batekoak… nire inguruko emakume dezente askok darabiltza-eta titulu horiek esku artean, eta kirol-prentsa irakurri ohi duten adiskideak lau katu baino gehiago dira.

Dena den, euskal irakurlego potentziala 400.000 lagunekoa omen da, euskal narratibaren batez besteko argitalpena 1.500 ale ingurukoa bide da eta Behi euskaldun baten memoriak (euskaraz zein gaztelaniaz) atxagatarrak 60.000 saldu ditu guztira. Horretara, ezin esan gero egungo publikoa ezezaguna denik. Behar bada ez dabil hainbatek nahi izango lukeen ildotik, baina nondik nora dabilen jakinekoa da gaur egun.

Wilkie Collinsek itxaropentsu idatzi zuen 1858an: “El más nutrido de los públicos de la literatura periódica, en esta época de publicaciones periódicas, ha de obedecer a la ley universal del progreso, y tarde o temprano tendrá que aprender a discriminar. Cuando llegue ese momento, los lectores que se acumulan por millones serán los que otorguen las reputaciones más sólidas, los que den las mayores recompensas, y los que por tanto exijan que los mejores escritores del momento se pongan a su servicio. Aguarda quizá una perspectiva sin parangón a la generación venidera de los novelistas ingleses. A las revistas de a penique del momento actual corresponde el mérito de haber descubierto a un público nuevo. Cuando ese público descubra su necesidad de un gran escritor, el gran escritor tendrá un público como jamás se ha conocido”

Bost urte geroago, egileak berak ohar hau ezarri zuen, artean ere itxaropenik galtzeke: “Han pasado cinco años desde que se publicó este artículo y no se aprecian, por el momento, síntomas de cambio de ninguna clase entre el Público Desconocido. Paciencia. ¡Paciencia¡" (1863).

Geroztik 150 urte joan dira. Ez gero itxaropenik galdu: pazientzia… pazientzia...

Wikie eta Charles

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal