Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Papua Gineatik ez dator notiziarik

Papua Gineatik ez dator notiziarik

Amatiño 2010/03/14 00:16
Edozein egunetan irratian entzun ohi dugu kantari gazteren baten maketaren berri. Ehun orrialdeko poesia-liburua idazten baduzu norbaitek elkarrizketatuko zaitu. Baina enpresaren bat sortzen baduzu eta dozena erdi lanpostu eragin, inork ez zaitu aipatu ere egingo.

Oraintsu gertatua. Papua Ginea Berriko telebistak euskal enpresa baten erreminten berri eman du eta nazioarteko merkatuaren baitan eredutzat azaldu. Euskal komunikabideek ez dute berria albistetzat jo,  enpresa pribatua denez gero eta produktuok, berriz, komertzialak. Hala ere, seguru gero euskal argitaletxeren  batek bere azken liburua Papua Gineako telebistan aurkeztuko balu edota hemengo filmaren bat han azaldu, bata zein bestea albiste aipagarritzat joko genituzkeela.

Edozein egunetan irratian entzun ohi dugu kantari gazteren baten maketaren berri. Ehun orrialdeko poesia-liburua idazten baduzu norbaitek elkarrizketatuko zaitu. Baina enpresaren bat sortzen baduzu eta dozena erdi lanpostu eragin, inork ez zaitu aipatu ere egingo.

Gauzak honela dira eta segurutik horrela izaten jarraitu beharko dute. Bapo, demagun baietz. Baina gero ez du balio esateak gure gizartean teknologiak agintzen duela, kulturari ez zaiola jaramonik egiten  eta zientziei letrei baino garrantzi gehiago ematen zaiela.

 papua

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: