Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Olagarroa hil zuen aitxitxa gaiztoarena

Olagarroa hil zuen aitxitxa gaiztoarena

Amatiño 2015/08/30 18:20
Inork espero ez zuen olagarroa ezustean agertu eta, inguruko umeteria aho batez: “Olagarrua... olagarrua!”. “Nun... nun?”. “Hor... hor!”. “Atxitxa, aitxitxa: hartu... hartu!” Aitxitxak, ia jakinezta, samara egin, lepo labainkorretik heldu-edo eta galdetu: “Oin zer? Erantzuna, berriz: “Sartu, sartu! Otarrian sartu!”. Eta aitxitxak olagarro gizajoa ukabilez hiru-lau bider buruan astindu eta, odol beltza zeriola, konorte barik, otarrean sartu. Neska-mutikoak, berriz, aho zabalik, begiak handi-mandi, arnasestuka, sentibera, sinestu ezinik: "Aitxitxa… hil egin dozu?”

Egungo haurrak ez dira heriotzaren zale. Guk, mutikotan, aurrez aurre harrapatzen genuen edozer, jo eta seko bazterrean lagatzen genuen ahalik eta gehienetan. Oraingoek, ostera, sekulako begirunea diote bizitzari, nahiz, behar bada, gu bezain krudelak izaten jarraitu.

Atzo, larunbatez, dozena eta erdiren bat itsas-karramarro hartu genituen Debako "errixuan". Denei, banan-banan, izena jarri (Txikitxo, Handitxo, Gorritxo, Mozolo, Potroso etab), elkarren kontra lehian jarri, haserretu eragin, lasterketan eginarazi, denak zorabiatu, zeharo estresatu eta, azkenean, asper-asper eginda, kili-kolo, guztiak berriro uretara, nora ezean.

Auskalo zer ari ote ziren pentsatzen gaur goizean lagun nituen hiru bilobak, olagarroa eskumuturrean kiribildu zaionean aitxitxari; baina euren harridura-begirakuneari antzeman besterik ez sumatzeko, ez zutela heriotzarik batere gustuko.

Pare bat ordu geroago, Aitzuritik etxera bidean, maldan gora oinez, galdetu diet: “Zer pasau jatzue burutik aitxitxak olagarrua ukabilkadaz hil dauanian?”. Eta nagusienak (9 urte):

 Aitxitxa gaiztua dala.

 Ez jatzue, ezta, ezer hiltzerik gustatzen?

 Ez.

 Eta zer egin bihar dozue otarrian daroiazuezen kiskilleaz?

 Olagarroa 1

Olagarroa... olagarroa!  

Olagarroa2

Aitxitxa.. aitxitxa! Hartu.. hartu!

Aitxitxa

Arrantzale-taldea, harro-harro, gaur goizean Aitzurin

Lehengusinak

"Gorringoa" edo, itsas-karramarroa Deba ibaian, larunbat goizean 

Aitzurdi

Aitzuri, izenaren jabe

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: