Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nekeak lausotutako begien itsutasuna

Nekeak lausotutako begien itsutasuna

Amatiño 2010/04/24 00:18
“Nekearen nekez, begiak ixten dituzunean, ikusezin bilakatzen bainauzu…” Zenbat gaizki-ulertze, zenbat maitasun-galera eta zor, zenbat eskasia eta zabarkeria, zenbat gatazka, birrinketa eta hondamendi gero… nekeak lausotutako begien itsutasunez!

larrosa

"Zatoz". Eskuen sustraiak

Oier Guillanek berak aitortu bezala, bere olerkiak “poesia eta hausnarketaren erdi bidean” omen daude, taxuz eta zentzuz.  Haren ustez,  bere gairik garrantzitsuenak denboraren joan-etorria eta  hartaz jabetu ezina omen dira.

Daitekeena gero, ez diot nik poetari bere poesiaren nondik norakorik azalduko, baina benetan uste dut Oierren emaitza nekez litzatekeela ulergarri oinarri-oinarrizko sentimenduetatik horren hurbil ez balego, eraz eta moldez horren xumea ez balitz, itxuraz bederen, horren baliabide gutxi erabiliko ez balu.

Oierrek badu, bai, berba urriz eta jario-ekonomia handiz inoren bihotzeraino iristeko abilezia aparta.  Eta hori, 35 urtez, nekez izan daiteke apropos landutako altxorra, norberaren baitan oharkabean sortarazitako barne-egituraren edota barne-pentsamoldearen oihartzuna baizik. Gehiago datxekio  ideiak ulertzeko moduari, hitzak elkarren ondotik lotzeko erari baino.

Nekatuta zaudenean, oihu egin nahiko nizuke kontuz, nekatuko zara nekatuta egoteaz.

Edo nekatuko naiz ni, nork daki, nekearen nekez, begiak ixten dituzunean, ikusezin bilakatzen bainauzu. 

Baina gaur ez da bihar, negar egingo dugu elkarrekin, atseden emango diogu nekeari.

“Nekearen nekez, begiak  ixten dituzunean, ikusezin bilakatzen bainauzu…”  Zenbat gaizki-ulertze, zenbat maitasun-galera eta zor, zenbat eskasia eta zabarkeria, zenbat gatazka, birrinketa eta hondamendi gero… nekeak lausotutako begien itsutasunez!

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: