Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nazioarteko Kimika Urtea 2011

Nazioarteko Kimika Urtea 2011

Amatiño 2011/01/19 00:05
Aurten ospatuko da Nazioarteko Kimika Urtea. Kimikak ez du itzal lar onik, zikin-zentzua egotzi ohi zaio sarri, baina kimikari esker ez balitz nekez lirateke egungo astronomia, biologia, botika, geologia, ingeniaritza, irarkola, medikuntza eta etenbako zerrenda. Inguruan kimikarik nahi ez duenak hobe du zeharo biluzi eta bertan behera geratu. Hori bai, betaurreko, hortzorde eta Arrateko Ama Birjinaren dominarik gabe. Gero bere buruaz zer egin erabaki beharko du, jakina, baina alderdi hau ez da aurten eratuko, are gutxiago "ospatuko".

"Chemistry: our life, our future" lelopean, IUPAC (International Union of Pure and Applied Chemistry) eta UNESCO (United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization) elkarteek elkarrekin erabaki zuten, 2008an, aurtengoan Kimikaren Nazioarteko Urtea 2011 ospatzea, gizartean barrena kimikaren aipua hobetzeko, kimikaren itzal onaz jabetzeko, gazteen artean kimikazaletasuna areagotzeko eta kimikaren aldeko giroa supertzeko.

Hain zuzen ere aurten beteko dira ehun urte Marie Curie-ri (Marja Skłodowska) Kimikako Nobel Saria eman ziotela eta nazioarteko kimika elkarteen biltzarrak kimikaren onurak azpimarratu nahi ditu, egungo bizimoduaren iraungarritasuna bermatzeko nahiz Gizadiak aurrez aurre dituen erronkei (elikadura, ura, osasuna, energia edo garraioa)  hobeto erantzuteko.

Kimika zientzia enpirikoa da, oinarrizko zientzietakoa, bai behintzat 1773an Antoine Lavoisier zientzialariak kimikaren iraultza aldarrikatu zuenetik. Hala ere, kimikaren oinarriak giza-bilakaeraren hastapenetan dira, suaren asmakizuna bera tarteko.

Nik, batxiler-ikasketetan,  lehenengoan gainditu ez nuen etsamina bakarra kimikakoa izan zen. Baina sekula erosi behar izan nuen lehen liburu teknikoa, berriz: "Manuel del tintorero y quitamanchas" (1950). Kimika hutsa. Behar bada horregatik amaitu nuen kazetaritzan.

kIMIKA

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: