Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mollarriko kontrabandistak eta laminak

Mollarriko kontrabandistak eta laminak

Amatiño 2011/01/03 00:05
Zaharberritze-lan ederra egin dute Zarautzen, Mollarri aldean. Ez dut uste memoriaz horrenbeste harrotzen den gure herri hau sekula lar nabarmendu denik historia erakusten. Biltzen behar bada, ez ordea gizarteratzen. Barandiaran eta Altunaren aurkikuntzek ez dute, oraindik, paleontologia museo jakinekorik eta bostehun urteko industria-tradizioaren ondotik hutsaren hurrengo baino ez dugu egin. Nahiz eta, hori bai, paradisua gurean sortu zela sarri pentsatu edo home-faberra bertan asmatu zela sinetsi. Baina, tira, Zarautzen egindakoak merezi du, bai, onespenik.

Mollarri leku liluragarri horietakoa baldin bada neretzat, eibartarra izaki,  zer ez ote da gero zarauztarrentzat izango! Jakina, nik ez nituen entzutez baino ezagutu joan zen mende hasieran (1906-1923) bertan eraiki ziren mea-biltegia eta kargalekua, baina haien hondakinen artean ibilia naiz ezkutuka mutikotan  eta barreneko hondartzan neskatan, berriz, nerabezaroan.

Ez,  nik ez nuen Asteasuko burdinarik han sekula ikusi baina bai, ostera, kargalekuak utzitako azpiegituraz baliatuz, 1950eko hamarkadan arrunt asko eta duintasunez handiz --trikornioak agertzen ez ziren artean-- kontrabandoan aritu ohi ziren baserritarrak ezagutu. 

Izan  ez nintzen inoiz kontrabandisten gaulanetan izan, baina labar-barreneko hondartzan ikusi nituen, estreinako,  sekulako eguzki-sartzerik ederrenak eta neskato-titi haziberririk politenak.

Geroztik, Mollarri erabat aldatu da. Sagastiarteko baserri zaharra non denik ere ezin egun sumatu. Kanpinak, parkinak,  tabernak, sagardotegiak, txakolindegiak... zarata eta abarra. Ez da giro, ez behintzat orduko girorik.

Baina, zer gerta ere, aparteko ikuspegiak lehengo lepotik jarraitzen du, hankaz gora txarartean zegoen mea-biltegia eraberritu dute eta segurutik, itsasbeheran, bi isurialdeko hondartza berriak zabaltzen jarraituko du egunero… egunero birritan gainera. Laminak falta, ordea.

Kargalekua

Mea-biltegi zaharberritua. Atzekaldeko mutur puntta Orioko sarrera eta, ostean, Igeldo barrena Donostiara bidean

Haitzak

Mea itsasoratzeko kargalekuak, labar-barrenean. Gure paradisu ezkutua, nerabetan

Mollari

Atzekaldean, zutik, Mollarri baserriko nagusia, semea (kontrabandaria) eta gure izeko, 1955 inguruan, sagastiartean. Erdialdean, arreba, ama eta naizen hau. Belauniko, aita eta lehengusua. Arreba eta biok baino ez gara bizi.

Getaria

Getaria, Mollarri gainetik ikusita

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2011/01/03 19:56

Paraje eder askua. Zarautzen egindakuak merezi jok bai onespena, baiña hire artikulu bikaiñak be. Zoragarri!

oier g
oier g dio:
2011/01/03 16:40

¡Copón! Hortik pare bat bidar pasautakua naiz ni, bakarrik eta motxila haundixakin, antxiñan egitten nittuan oiñezko biajietan. Inguru salbajia zan, arimarik ez inguruan, majikua bai benetan. Pixkat "hotz" geratu naiz parke tematiko bihurtuta ikusi dotenian (halakuetan beti gertatzen jata bardiñ). Baiña bueno: bertatik bertara ikusi biharko dogu, ia zelako restauraziñua egin daben. Ederra izaten jarraittuko dabela, hori seguru.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: