Politikoen alde
Gazte gera gazte, ta ez gaude konforme, mundu garbiago bat bizi nahi genduke, gezurraren kontra injustizirik ez, gazte gera gazte, ez gaude konforme. Nere abesti hau ez da politika, justizia nahi det, egiak agertu, gizonak daduzkan eskubide hoiek kunplitu ditezen bihotzez abestu, ez noa inorren kontra egia nahi dut. Lurdes Iriondoren 1967ko kanta. Letrak oraindik ere balio du antza, egoera arras berdineza bada ere. Orduan ez zen, ez, demokraziarik. Orain, berriz, ba omen da baina ez nonbait benetakoa.
Gazte-pila hori elkarrekin bildu izana adierazgarria da; erreakzio-ahalmena, esanguratsua; euretariko bakoitzaren hausnarra, zilegia. Baina hainbatek demokraziaz bide duen iritzia zeharo zaharkitua da eta, onenean ere, eztabaidagarri samarra.
Giro honetan, behar bada ez da abagunerik egokiena politikarien funtzioa aldarrikatzeko, baina ez natzaio gero unean uneko egoerari lotuko Daniel Innerarityrekin batera honako hau ez gogorarazteko: Politikoek gaizki egiten dute, beraiek baino hobeto beste inork ezin duena egin (El nuevo espacio público, 2006)