Lobbyak
Tradizioz, lobbyen presio-sistema iparramerikarra da eta, oraintsu arte behintzat, Europan ospe onik izan ez duen arren, Estatu Batuetako lehen arauak 1876 urtekoak dira. Lobbyen presio-ahalmena hiritarrek duten oinarri-oinarrizko eskubide zibilean datza.
Duela hogeitaka urte, Washingtongo Kapitolioan aritu nintzen Estatu Batuetako lobby sistema aztertzen eta, eurentzat ezin logikoago zen jokamolde etikoa nekez ulertzen nuenez gero, kongresista batek bota zidan: Barkatu baina, ni naiz batere ulertzen ez dizudana. Europako politikagintzan lobbyrik ez baldin bada, zelan konpontzen zarete?
Europar tradizioak ez du ontzat eman izan interes pribatuak defenditzeko politikarien erabakiak baldintzatu nahia. Ipar Ameriketan, ostera, inork ez du ukatzen edozein hiritarrek agintarien zein herri-ordezkarien aurrean bere interes partikularrak artez arte defenditzeko duen jatorrizko eskubidea. Uste osoa dute gainera, horrela behar duela izan. Baldintza bakarra zera da: aldez aurretik nor-nori-nork-zer-zelan zehaztea, agerian saiatzea eta gardentasunez jokatzea.
Hala ere, ezin esan gero lobbyen kontua zeharo berria denik Europako Batasunean. Washington baldin bada munduko lobbygunerik handiena, bigarrena Brusela omen, azken urteotan. Honez gero 15.000 lagun ari dira 4.000 lobbytan banatuak. Eta denetarikoetan, industria, nekazari, emakume nahiz ONG-lobbyetan.
Deia, 2009-06-30
Ba ez dut ondoegi ezagutzen eiba.org orduan, lagun ,ezin dezaket iritzirik eman. Espero dut ez bata ez bestea izatea. Noski iritzi pertsonala da, iritzi guztiak bezala. Baina hitz honek bi ezangura ditu "Think" eta "Tank". Tank itxia da, ezango nuke ere ez dela demokratikoa (eta gainera jatorri militarra dauka). Ez dakit zergatik aurkitu behar ditugun anglicismoak, bertan gure leloak ditugo, adibidez : "EMAN TA ZABAZALZAZU" - . Ondo Izan.