Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lar zelbea ez da komeni, ezta esanekoegia ere

Lar zelbea ez da komeni, ezta esanekoegia ere

Amatiño 2014/08/08 17:25
Edu Barinaga ia betidanik ezagutu izan dut ekoizle. Eta “betidanik” ez da, nire kasuan, euli-kaka. Esan beharrekoak aurrez aurre esaten dituztenetakoa zena banekien eta ekoizle ona dena ez du inork zalantzan jarri. Orain, berriz, ETBren zuzendaritza onartzeaz frogatu du ausarta ere badela.
Lar zelbea ez da komeni, ezta esanekoegia ere

Edu Barinaga, ekoizlea

Guztia aski erraza zen ---baita zorionekoa ere— 1980ko hamarkadan ETBren zuzendaritzaz arduratzerakoan, dena egiteke zegoenez gero. Hogeita hamar urte geroago, aldiz, guztia erabat zaila, “dena asmatua” omen dagoenez gero. Orduan, sekula telebista-merkatura plazaratutako hirugarren eskaintza zen ETB. Egun, ostera, hamaikatxogarrena.

Geroztik, gainera, erabat gaiztotu da politika-eremua eta maldan behera jaitsi kargu publikoekiko begirunea. Ordukook heroi samarrak ginen nahiz batere meriturik egin ez. Oraingoak, ostera, edonoren astinduak jaso behar bide dituen zahagiaren pareko dira, ezertan hasi aurretik ere, nahiz dezente gehiago jakin.

Kazetariak puntua jarri eta Barinagak erantzun: “Los partidos políticos, todos, y no excluyo a ninguno, tienen una visión muy parcial y mediatizada de lo que es EiTB en su conjunto. Mientras piensen que ETB es moneda de cambio y la utilicen como herramienta de confrontación estarán echando piedras sobre el tejado de toda la sociedad vasca. Cuando me critican no lo hacen a mi persona, porque les importa bien poco, sino que me utilizan para que se hable de ETB en las páginas de política y no en las de televisión. Hasta que no se saque a ETB del debate político partidista, eso va a seguir ocurriendo.”

Auskalo Eduk arrazoirik ote duen ala ez (baiezkotan nago), baina, edozein modutan, beti ere komenigarria da “jokalekua” markatzea. Lar zelbea izaterik ez dago, baina esanekoegia izatea ez du inork eskertzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: