La gauche divine
Izena, “la gauche divine”, Joan de Sagarra idazle eta kazetariak erabili omen zuen lehen aldikoz 1969an TeleExpres egunkarian baina, inon irakurri ez dudan arren, susmoa dut deitura horren atzekaldean ez ote zegoen 30 urte lehenago Parisen gertatu zen “la rive gauche” mugimendu intelektualaren nolabaiteko gomuta edo erreferentzia-guraria. Gogora dezagun Senaren ibar ezkerrean mamitu zela “intelektual konprometituaren” kontzeptua eta hantxe bildu edota barreiatu zirela, besteak beste, Gide, Camus, Sartre, Beauvoir, Aron, Mauriac eta beste edozenbat intelektual ezagun. Mugimendu hura 1940ko hamarkadaren amaieran sakabanatu zen, alemanen inbasioak, lehenik, eta estalinismoak, gero, taldekideen artean sortarazi zituzten gainditezinezko kontraesanen eraginez (La Rive Gauche. Herbert Lottman. Tusquets, 1994).
Baina, jakina, Bartzelonako “divina esquerra” bestelakoa zen. Segurutik gehienak baino dezente ezkertiarrago izan zen Manuel Vázquez Montalbán idazleak ironiaz idatzi zuenez: Estas gentes solitarias, fanés, descangayadas, que salen de madrugada del cabaret, al día siguiente se duchan y desodorizan (suelen ser muy pulcros) y se convierten en ciudadanos operativos o no.
Are gehiago, Pepe Carvalho detektibearen sortzailearen iritziz: La “gauche divine” no existe. Existe el drama del llamado profesional liberal, del llamado artista, del llamado profesional de la cultura, consumido por una sociedad estuchadora que no ha vacilado en adjetivar peyorativamente a uno de sus sectores más aparentes y menos determinantes. Este sector se ha constituido, socio-económicamente, en high society de la pequeña burguesía y legisla algunas cosas, pero de escasa importancia comunitaria: modas culturales, de vestuario, sexuales, lingüísticas.
Irakurleak miatu dezake artikulu guztia (Triunfo, 1971.01.30). Manuel Vázquez Montalbánen iritzi bat besterik ez da, interesatua agian, baina badu “El cónsul de Sodoma” filmak sekula lortu ezin izango duen balore historikoa, kronologiaren balio erantsia alegia. Garai berean idatzia dela eta ez berrogei urte geroago. Eta are gutxiago berrogei urte geroagoko jubilatu andanak gogoratu dezakeen edo lezakeen moduan.
Bartzelonako "la gauche divine". Ezkerraldetik, Juan Marsé, Carlos Barral, Jaime Gil de Biedma eta Juan Goytisolo, trantsizio demokratikoan