Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kazetaritzaren eta literaturaren uneak, albisteak eta berriak

Kazetaritzaren eta literaturaren uneak, albisteak eta berriak

Amatiño 2021/11/05 19:20
Egunkarietan zein telebistan eman da gaur (atzo Nafarroan agertu zen) 1533an plazaratutako liburuaren berri, Lucio Marineo Siculo historialari siziliarrak idatzia eta Miguel Egia irarle nafarrak argitaratua. Horren berri jaso zuen Patri Urkizu idazleak, aurreko udaberrian, “Suaren froga” deritzan nobelan.

Gaurko albisteak, digitaletan irakurri dudanez, zera dio:

El libro que acaba de ser hallado en Italia 500 años después de que se escribiera es de 1533 y es el más antiguo que existe con palabras impresas en euskera, una publicación que firmó el historiador siciliano Lucio Marineo Sículo y que editó el impresor estellés Miguel de Eguía.

En el capítulo 5 de De rebus Hispaniae memorabilibus (De las cosas memorables de España), Lucio Marineo Sículo citó en la versión en latín a los vascones y la «lengua de los vascos y de los cántabros», y añadió dos párrafos con traducciones del latín al euskera de 38 palabras. La relevancia de este libro de 1533 estriba, por lo tanto, en que por el momento es el libro más antiguo del que se conoce que contenga palabras en euskera.

Eta Patri Urkizuk, berriz, duela zenbait hilabete argitaratutako ”Suaren froga” (Erein, 2021) nobelan:

Johanes (Zeraingoa) badoa Miguelekin (Egiako) inprimategira, ikustera nola doazen liburuen moldaketak, eta linotipistek latinari buruz noizbehinka izaten dituzten dudak argitzera. Halako batean, bertan topo egiten dute Lucio Marineo Siculorekin. Humanista siziliarra, urtetan sartua jadanik, interesatua dago gauza guztiez, lehengoez eta oraingoez, eta duela 35 urte plazaratu obraren berredizioa prestatzen ari da, De rebus Hispaniae memorabilibuz libri XXV titulatu duena

Hizkuntza galdera batzuk egin dizkio bizkaierari buruz, eta Johanesek eman erantzunaren arabera, moldiztegian ezartzen du honako hiztegitxo hau: Cerúa, Lurra, Echéa, Egúzquia, Irarguía, Içarra, Odéya, Oguía, Ardáoa, Araguía, Senarra, Ibáya, Edatendot, Iracúrtendot, Vria, Ohea, Aldandórea, Çarra, Çuría, Belça, Gorria, Arraya, Oneréxtea, Lonaça, Bacúst, Guiçona, Emaztéa, Seméa, Alauéa, Aytéa, Améa, Anagéa, Arreuéa, Gorpuçá, Súa, Ederrá, Ian, Laster eguitendót… (guztira 38, hain zuzen ere).

Bistan da, gero, Patri Urkizuk informazio ona (ez asmakizun soila) baliatu zuela nobela moldatzerakoan. Eta, bistakoa ere, “albistea” eta “berria” ez direla beti sinonimoak,

Siculoren hiztegia
Lucio Marineo Siculo siziliarrak 1533 urtean bildutako hitz-zerrenda
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: