Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak

Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak

Amatiño 2009/03/15 21:37
Frantzisko Apalategik donostiarrak han-hemenka bildutako edozenbat gertaeraren hautua eskaintzen du Aita Zavalak ia mila orrialdetan. Eibarko eta eibartarren aipamenik ere ez da falta --guztira hirupalau baino ez diren arren--, ezta Debabarrengo beste zenbait herritakorik ere. Apalategi gauza izan zen kontatzaileek erabilitako hizkuntza gordetzeko baina ez, ordea, lekuan lekuko euskalkiei eusteko. Ondorioz, nonahiko direlarik ere jatorriz esatariak --nafarrak, giputzak zein bizkaitarrak alegia-- guztiok mintzo dira donostiarraren era eta moldeetan.

Memoriak galdutako zenbait xehetasunen bila ari naizela, esku artean darabilt Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak deritzan  sorta, non  Frantzisko Apalategi Igarzabal jesuita donostiarrak (1867-1948) bere garaiko aitonen ahotik jasotako zertzeladak sailkatzen diren. Apalategik utzitako paper-mordoen artean ba omen dira bost koaderno berezi Gipuzkoako Diputazioaren liburutegian gordeak eta Antonio Zavalak hartatik egindako laburbilketa da Auspoak argitaratu duena, Foru Erakundearen laguntzapean.

Aita Zavalari jaramonik egingo badiogu berdin-berdin zitzaion Apalategiri aitona karlistekin ala liberalekin ibilia izatea. Gerra aietan alde batetik edo bestetik burrukatua bazan, arek kontatzen zuana idatzi egiten zuan. Garai artan magnetofonorik etzegoanez, leenengo bearbada, aitona izketan ari zala, zerbait idatziko zuan orri batean, gero zeatzago kuaderno oietan paperatuko zuanaren oroigarri. Lan sakona gero, etxera joandakoan, egingo zuan. Emaleak edo kontatzailleak erabilitako izkuntzan idatzi ere. Euskalduna bazan, euskeraz; eta erdalduna bazan, erderaz.

Ia mila orrialdetan Apalategik han-hemenka bildutako edozenbat gertaera, kontaera eta pasadizoren hautua eskaintzen du Zavalak. Eibarko eta eibartarren aipamenik ere ez da falta --guztira hirupalau baino ez diren arren--, ezta Debabarrengo beste zenbait herritakorik ere. Aita Zavalak esan bezala Apalategi gauza izan zen kontatzaileek erabilitako hizkuntza gordetzeko baina ez, ordea, lekuan lekuko euskalkiei eusteko. Ondorioz,  nonahiko direlarik ere jatorriz esatariak --nafarrak, giputzak zein bizkaitarrak alegia-- guztiok mintzo dira donostiarraren beraren era eta moldeetan.

Hain zuzen ere, Apalategik darabilen euskarak frogatzen digu, besteak beste, duela egun urte ez zela horren handia Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat hitzen arteko aldea edota, beste modu batez esanda,  bazirela giputz-euskaran gaur egun bizkaitar peto-petotzat jotzen ditugun moldeak. Esaterako, atzen (azken), matrailla (masaila), atondu (antolatu), aguro (azkar), zarata/deiadar (oihu), lasterka (korrika), orma (pareta), mesede (fabore), okotza (kokotsa) etab. Aldi berean bizkaitar-kutsua darie sartu zeikiela eta utzi legike aditzei. Eta beste horrenbeste ankean (hankan) eta beian (behean) erei ere.

Daitekeena euskara batuaren aitzakiaz gipuzkoartzat saltzen diguten guztia horren giputza ez izatea. Jatorriz bizkaieraz berba egiten dugunok sarri uste izaten dugu geu garela euskara batuan hitzegiteko orduan gehien saiatu beharrekoak  baina, segurutik, giputzek ere euren ahalegintxoak egin behar izango dituzte.

  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: