Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kapitalistabako kapitalismoa

Kapitalistabako kapitalismoa

Amatiño 2008/12/02 00:04
Finantza-krisiak kapitalismoaren kontrako kritikak suspertu ditu. Lotsagarriak benetan jende arrunta larru gorritan utzi duten finantzariek euren buruari jarritako soldata galantak. Baina, maltzurkeria hau, kapitalisten ondorio da ala kapitalistarik ezarena?

Bizpahiru mendetan sistema kapitalistaren prototipoa zera izan da: lanaren truke zenbait behargini soldata eskaintzen zion ugazabaren aberaspidea. Harreman honek betidanik sortu izan ditu edozenbat tentsio eta jokamolde kontrajarri baina ez da berau orainez gero gehien kezkatzen gaituena.

Kapitalista tradizionalak ez du behar bada beti jabegorik merezi izan eta ez du segurutik behar beste ordaindu, baina ez dio sekula bere buruari soldatarik blindatu. Hori egin beharra sentitu duena ez da ugazaba, jabea edo kapitalista, nagusi berria baizik: kapitalik gabeko buruzagia.

Eredu berri honek erakarri digu exekutiboen boterea, euren dirua arriskutan jartzeke inorenak bildu eta noraezean ipini dituzten kudeatzaileen txanda.

Sekulako paradoxa gero. Behar bada ez da inoiz aurretik izan gaur bezainbat aberats xume, ugazaba txiker eta ondaredun langilerik. Eta, aldi berean, sekula ez da gaur besteko dirutzarik izan  kapitalaren jabe  ez direnen agintepean. Kapitalistarik gabeko kapitalismoa, alegia.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008ko abenduaren 2an.

Ramon
Ramon dio:
2008/12/02 15:52

Ez dakit ba.Honek finantzieruok ehin daben narraskeria sekulako dirutza euren patrikara bidetaruz, norbaiti eskeintzen zioten benefizioak, ze hauen neurrian bere soldata "extra" zekarten. Alde honetatik kapitala guztion eta guztien atzean. Bada, eta hau ere inoiz esan dut, kapitalismoaren arlo sibilinoena, herri pobreetara ekoizpena eruan, benefizio gehiago izateko,eskulan pobreago, segun ze herrialdeetan esklabu modura, etabar etabar denok dakigunak, askotan ere hemen ezin eduki ziren instalakuntza kutsakorrarekin, etabar, etabar. Kapitalismoaren edapenaretik aberatsak gero eta aberatsago,pobreak gero eta pobreago, naiz eta ez diren (garen) guztiak (ok) herrialde berdinean bizi beharrikan, globalizazioaren beste arlo bat. Zentzu honetan, egun gero eta gehiago erdi aroko itsura hartzen ari gara, boterea dutenak (dirua) beste guztioi txisa burutik behera gero eta errezago, oraingo klase politikoa lehengo elisa antzera jokatuz.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/12/03 02:10

Barkatu, nonbait ez naiz esplikatzeko gauza izan. Sentitzen dut. Zu, ordea, ondo azaltzeko gai izan zara eta, eskerrak horri, ulertu dizut. Eskerrik asko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: