Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jon Juaristiren alde

Jon Juaristiren alde

Amatiño 2011/01/30 12:00
“Jon Juaristiren alde” izenburupeko artikulu zirikatzailea idatzi du gure Xabier Mendigurenek (Ortzadar. Deia, 2011.01.29). Laburbilduz, Xabierrek azpimarratzen duen paradoxa zera da: Josu Urrutikoetxeak Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordean partu hartu izana salatu zutenek ondo ikusten dute orain Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean. Eta, alderantziz, partaidetza hura ondo ikusi zutenek ez dute oraingo hau onesten. Eta… biak ontzat emango bagenitu?

Xabier Mendigurenek gogorarazten duenez, Jose Antonio Urrutikoetxea "Josu Ternera" Euskal Herritarrok alderdiaren legebiltzarkide izan zen orain hamabi urte eta, hain zuzen ere, Giza Eskubideen Batzordekide 1999tik 2001era bitartean. Ordurako kalean zen arren, jakina, zenbaitek ez zuen inondik ere ulertu ETAren buru izandakoa nola arraio izan zitekeen Giza Eskubideen Batzordekoa. Hala ere, Aznarrek berak garai hartan esan bezala, “nahiago dut Legebiltzarrean eseria armetan jarria baino”.

Ildo beretik, Mendigurenen ustez "teorian denok gaude adierazpen askatasunaren alde, ideien arteko joan-etorri librearen alde, proiektu desberdinen arteko debate eta eztabaidaren alde. Bada, horretan benetan sinesten badugu eta ez modu erretorikoan, konsekuenteak izanda, hobe da euskararen etsaiek ere dagokien lekuan beren ahotsa izatea, gure gizartean existitzen diren neurrian (eta ongi aski dakigu asko direla, eta oso indartsuak, nahiz beren etsaitasuna zurikeriaz eta itxurakeriaz jantzi, Juaristik ez bezala)". Are gehiago, Mendigurenen iritziz "euskararentzako arrisku larriena gaur ez baitira jonjuaristiak, halakoen mamua astinduz beren (eta gure) kontzientzia lasaitu nahi duten erdal praktikanteak baizik."

Finlandia600

Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila eta Eusko Legebiltzarraren hainbat parlamentari 2001 urtean elkarrekin Tamperera (Finlandia) egindako bisitan, hango teknologia-guneak bertatik bertara ezagutzeko. Argazkian kolore guztietako parlamentariak, Urrutikoetxea bera tarteko. Geroztik beste hamar urte galdu ditugu.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: