Jaramon egin eta jaramon eragin, jaramonarazi
Lehenak ez digu gehientsuenetan arazo larregirik eragiten, “jaramon” eta “jaramon egin” adierak arrunt asko hedatuak dira-eta, lantzean behin “atentzioa prestatu” bezalako trakeskeriak entzuten diren arren; sekula ez, ostera, irakurri.
“Atentzioa deitu” delakoa, aldiz, txitean pitean entzuten da eta, sarritxo, irakurri. Baita “atentzioa eman” eta “atentzioa hartu” adierak ere, dezente onak omen diren hiztegien proposamenetan, gainera.
Ni ez naiz gramatika, hiztegi edo semantika kontuetan iaioena baina, aukeran, esango nuke esan, prestar-atención/pay-attention eta llamar-atención/call-attention bikote parearen arteko diferentzia dela, egin eta eragin molde bien artean dagoen aldearen antzerakoa edo.
Hau da, beste modu batez esanda, prestar-atención/pay-attention “jaramon egin” baldin bada, llamar-atención/call-attention “jaramon eragin” besterik ez dela funtsean. “Jaramonarazi” alegia.
Erraza ezta? Eta polita, gainera. Ala ez?