Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Matonismoaren" gutunak

"Matonismoaren" gutunak

Amatiño 2017/02/17 00:05
“ETA: seguiré viviendo como he vivido siempre. Me veréis en las empresas en las que soy responsable. Me veréis en Atocha, aplaudiendo a la Real, me veréis en algún partido de pelota, me veréis en alguna sociedad popular cenando <…> Así pues no tendréis necesidad de buscarme, como decís en la carta. Pienso que debo seguir mi vida normal, por lo que quizá y desgraciadamente para mí os va a ser muy fácil encontrarme. Permitidme que me despida de vosotros sin odio, sin rencor, con el deseo de que seáis algún día parte de un pueblo auténtico y desveléis sin miedo vuestros rostros. Pese a mis angustias, sigo teniendo fe en el futuro del pueblo vasco. Yo seguiré poniendo piedra sobre piedra en el edificio común mientras tenga vida, y si me la quitáis, que Dios os perdone,” (Juan Alcorta, 1980).
"Matonismoaren" gutunak

Azala

Juan Alcorta Maiz (Donostia, 1921-2004) ETAren iraultza-zerga zeritzan jazarpena nozitu zuten 10.000 inguru lagunetako bat izan zen, eta, ordaintzeari uko egiteaz gainera, erabakiaren berri idatziz jakinerazi zuen lehena.

Enpresari honen lekukotasunaz eta beste berrehunen bat elkarrizketaz zein informazio-iturriz, Deusto Etika Aplikatutako Zentroak bildu eta argitaratu du, Izaskun Sáez de la Fuente Aldama Etika irakaslearen zuzendaritzapean, honako ikerlana: Misivas del terror. Análisis ético-político de la extorsión y la violencia de ETA contra el mundo empresarial (Marcial Pons Historia 2017), “un estudio fundado en el rigor académico y la honestidad intelectual”.

Sarrera bat (Izaskun Sáez de la Fuente Aldama) du ikerketak eta lau atal: I. La extorsión como proceso social en un contexto de violencia terrorista (Izaskun Sáez de la Fuente Aldama eta Jesús Prieto Mendoza); II. Partidos políticos y organizaciones empresariales frente a la extorsión de ETA (Izaskun Sáez de la Fuente Aldama); III. Perspectiva ética: las víctimas extorsionadas (Xabier Etxeberria Mauleon eta Galo Bilbao Alberdi); IV Perspectiva ética: victimarios, mediadores y circunstantes (Galo Bilbao Alberdi eta Xabier Etxeberria Mauleon) eta V. Conclusiones generales (Izaskun Sáez de la Fuente Aldama). Baita Bibliografia, Anexos eta Indice Onomástico ere.

Zalantzarik ez gero ikerketa guztiak zer azter, zer hausnar eta zer pentsa ematen duela, baina ikara sortzen dute gero eranskinen artean azaltzen diren ETAren gutunek, ezkutupeko mundu hartan nagusitu zen giroak, eta giro hartan gatzatu ziren hizkerak,  jokamoldeak eta sasi-zilegitasunak. Nolabaiteko “matonismo” hutsa.

Kristoren azterlana Deusto Etika Aplikatu Zentroak burutu duena, tamalez zabalkunde urria izango duena eta hurrengo belaunaldietan hainbat adituk baino jakingo ez dutena. Eta ez diot mendekurik aldarrikatzeagatik, iragana ahazten duen gizarteak beste hainbeste errepikatzeko arrisku gorria duelako baizik.

Iraultza zerga

Gutun hau ez da "Misivas del terror" liburutik atera, nire etxeko paper zaharren artetik baino

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: