Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Iraultza kubatarra

Iraultza kubatarra

Amatiño 2008/02/24 20:43
Ez da ustebakorik izan Kuban. Herri Boterearen Nazio Batzarrak (614 diputatu) Raúl Castro hautatu du, aho batez, Estatu Kontseiluaren lehendakari. Belaunaldi berriari leku egin behar zitzaiola-eta, horra 81 urteko agure zaharraren ondoko 76ko agure gaztea. Castrok Castrori darraio baina, hala ere, ez da gehiago kastrismorik izango. Iraun iraungo du, bai, Komandanteak bizirik dirauen artean, baina nekez geroago.

Lehen lehendakari-orde berria, berriz, José Ramón Machado, 77 urte, Alderdi Komunistaren burukidea eta 1958an, Sierra Maestrako taldean, Castro anaiekin batera, Che Guevara, Camilo Cienfuegos eta beste hainbat mitorekin hasitakoa. Martxa honetan¸ belaunaldi berriaren lekuko omen den Carlos Lage lehenago egingo dute aittitta, Kubako kapitan pilotu baino. Lagek hogei urte daramatza Kubako ekonomia suspertu nahirik eta Raúl Castro jeneralak, berriz, ia mende erdi militarren buru. Garbi  dago nork duen Iraultzaren kontrola.

Carlos Lage Dávila, Kubako administrazioaren kargu zibilik gorena,  kudeatzaile prestua da. Ondotxo daki ekonomiak politikak ukatu ezin dituen legeak dituena. Mundu zabalera gehien atera den politikari kubatarra da eta euskal enpresen egitasmoak ez zaizkio ezezagun.

Serioa harremanetan, malgua hizketan, atsegina distantzia motzean eta zuhurra erabakietan, sekula ez zaio sistemaren aurkako kritikarik entzun. Hitz jario handiagoa erakutsi du Carlos Lage Codorniú semeak, kubatarrik gehienen burutan dagoena esan duenean: “Behar bada Txinaren aukera ekonomikoa ez dagokio Kubari baina... zergatik ez Estatuak sektore estrategikoen kontrola gorde eta gainerakoetan hiritarren ekimenari amain eman?” Jakina, semea ez da aita, baina kasualitate horiek ez dira inon gertatzen, zer esanik ez gero Kuban.

Ez. Castro II.ak ez du horrelakorik egingo, ez behintzat Castro I.a bizi den artean. Ia 50 urteko asmatu ezinaren ostean, Kubak behar beste itxarongo du mitoaren duintasuna kolokan jarri aurretik. Baina hori, paradoxa bada ere, iraultzailea noiz hilgo zain egotea bezainbateko iraultza da.

                       Carlos Lage                                   Raúl Castro

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: