Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Interesak

Interesak

Amatiño 2008/07/27 12:32
Orain 30 urte luze, Eibarren gasolindegia eraiki behar zutela-eta, kontrako plataforma sortu zen, hirian gasolidengia jartzea zeharo arriskutsua zelakoan. Hainbeste iskanbilaren artean, plataforma-buruari galdetu nion benetan gasolindegirik ez jartzea itxaro ote zuen. Eta berak erantzun: “Seguru gero jarriko dabela, baina bittartian kriston zaratia etarako juagu”. Orduan jakin nuen plataformek ere euren interesak zituztela.

Hurrengo hamarkadan, Ugaldebietako autobidea egiterakoan, Jaurlaritzaren kontrako koordinadora sortu zen: “La coordinadora antiautopista afirma que la construcción de la autopista no solucionará nada en lo que respecta al problema del transporte  y únicamente supondrá un despilfarro de dinero” (Egin, 1984.05.10). Gaur egun 150.000 ibilgailu pasatzen dira egunero BEC-en aurretik.

Hurrengoan, ostera, Gasteiz eta Durana artean auzo berria egin behar zutela-eta, Industria Sailak informe ezkorra egin zuen, Iberdrolaren kable-sarea bertatik pasatzen zelako. Horretara, argindar-kable horiek arriskutsuak dira? galdetu nuen nik inuzente asko. Eta Industriaren teknikariak erantzun: “Ez. Ez dira batere arriskutsuak etxeak erosi arte, baina bizilagunak auzi-mauzika hasiko litzaizkiguke bertan bizitzeari ekin bezain laster eta gero ez genuke jakingo argindar-sarea nondik pasatu. Eta, gainera, aldaketa nork ordainduko?”.

Nere etxe-atarian Udalak sei zakarrontzi jarri ditu. Neri behintzat inork ez dit oniritzirik eskatu eta, aukeran, nik nahiago 30 metro harantzago jarriko balituzte. Baina pentsatu beharko dut nere zakarrak ere nonbait bota beharko ditudala eta Udalak ez duela leku hori ni izorratzeagatik erabaki.

Deia, 2008ko uztailaren 28an.

ramon
ramon dio:
2008/07/28 15:51

Onquixote bezelako liburua idazteko gaia "ikuittu" dok oraingoan,interesik gabe noski gizakiak ez du ezer egiten, interesa ipintzeko erakusten ziguten guri edozer egiteko garaian (orain modernaoago "motibazioen" bueltan kokatu leizken itzak eta esanak), beraz interesa(k) eukitzea ona dok (bankoetxetik datozenak izan ezik), eta guztiz beharrezkoa, interesa edo jakinmina bait dago ikasketa prozezuan baitan eta nola ez ikerkuntzan, umeek guri-gurian dute. Badakit interes itzak baduela bere atal iluna, bainan oraingoan alde batera uztekotan nak, plataformak seguraski arlo guztietan bezala modu askotakoak izango dira (interes itzaren "esan nahi" guztien arabera), ez dakit ba zentzu honetatik ez dijoazan ba hire itzak. Beno ari honi zerbait "ikutteko" zera esan dezakeg: lehenik, lemoiz (eta itziar)N.Z. aurkako plataforma eta ekintza (zilegiak) egon zirela, momentuz geldirik dago (daude) eta denok gustora uste dut. Bada beste bigarren bat, autopista baino autobia dena ( A18 uste dut, "leizaran"), proiektoak aldaketa asko izan zituen, eta askoz garestiagoa irten zitzaigun plataformei "ezker". Haibeste eztabaidan egon da gero nire ikerketatxoa egin nuen (ze interesa nuen) eta aste buru batean autobiatik joan naparru aldera eta etxegaratetik bueltatu egin genduan familia osoak, umeak txikiak ziren eta autobusak eta kamioak kontarazi neutzen bai haruntzkoan bai bueltan, estadistica: etxegaratetik 10 aldiz kamio eta autobus gehiago ikus genituen (kontatuak), gero Andoainen bizi zen lankide bati (zori txarrez Biescas'eko uholdean joan zena gero), galdetu egin nion ia trafikoak zer joera zuen "leizaraneko" bidegurutzean, eta erantzuna hamarretik bat gutxi gora behera doa handik besteak aurrera dijoaz, guzti honekin nora noan ba kasu honetan trafikoa konpon zezakeen aukerarik txarrena aukeratu zela eta diru horrekin etxegarate guztiz bikoiztu, Gipuzkoa parteko "bizkaia korredore" osoa , edo ta Maltzaga-Gazteizeko tramo luze bat egin zezaketela, kasu honetan "interesak" ahaldundietan zeuden. Hirugarrena Itoizkoa ipiniko neuke, kasu honetan modu argiago batean , boterean dauazenak nola legeak aldatzen dituzten euren komenira, Agoizko lurrikaren kopurua eta intensitatea zenbat bider biderkatu dira?, zenbat gutxiago balio dute bertako etxeak?. Beraz "interes" klase asko daude, bainan betiko moduan, hiritar xumeak askotan sailtasun asko bere iritzi desberdina kontuan har dezaten, botereak aldiz, kasu askotan legeak aldatu, kontenziosoak luzatu, etabar, askenean xumea lehundu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: