Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Inork ez du Gaza nahi

Inork ez du Gaza nahi

Amatiño 2009/01/02 21:29
Gazak 360 kilometro karratu ditu (Bilbo Handiak 315). Israelgo Estatua 1948an sortu arren, 1967rarte Gaza Egipto izan zen eta Zisjordania, berriz, Jordania. Hemeretzi urte haietan, Egiptok eta Jordaniak euren esku izan zuten Palestina estatua ere sortu ahal izana, baina ez zuten ezer egin, nahiz eta Nazio Batuen onespena izan. Nonbait lehentasuna ez zen beste estatu arabiar bat sortzea, estatu judu bakarra ekiditzea baino.

Sei Eguneko gerraren ondotik, Israelek Gaza eskaini zion Egiptori 1979ko Camp David Bake Hitzarmenetan.  Baina Sadat presidenteak ez zuen Gazako lurraldea bereganatzerik nahi izan. Geroztik, militar radikalek Sadat erail zuten arren, Egiptok, Jordaniak, Israelek eta Saudi Arabiak onartutako hitzarmen haien ondotik Egipto eta Israelen arteko harremanak normalak dira egun.

Osloko Akordioen arabera, Egipto eta Gazaren arteko (dozena bat kilometro inguru) pasabide bakarra Rafah hiria da. Kontrol horren ardura Israelek izan zuen, 2005an aldegin eta Europar Batasunaren agintepean uztea erabaki arte. Pare bat urte geroago europar ordezkariek ere hanka egin zuten, segurtasunik ezaz.

Garai hartan, 2007an,  Fatah eta Hamas-en arteko konponezinen eraginez,  Palestinako Aginte Nazionalak Gazatik aldegin eta bere erakundeak Zisjordaniara eraman zituen. Baita egiptoar enbajada Gazatik Ramalara pasatu ere. Historiaren paradojak, askatasuna lortzeko aukera heldu eta hiriburua galdu.

Segurutik historia honetan errudun asko da Egipton, Jordanian, Saudi Arabian, Europar Batasunean eta Ameriketan. Eta gainera, behar bada (edo behar bada ez), errudunik handienak israeldarrak dirateke. Baina, zergatik ez dugu gehiago jakin nahi? Zergatik berehala jotzen ditugu  sionistatzat zerbait gehiago esateko gertu daudenak?

 

Ioannes Xabier
Ioannes Xabier dio:
2009/01/03 03:10

Eta zergatik ez dute ezer esaten gure erakunde demokratikoek? hemen utziko dizut (gasteleraz, barkatu) zenbait euskal politokoen blogetan utzi dudan mesua :

"Como vasco, desearía que nuesto Lehendakari, también denunciara este criminal acto en Gaza. Los vascos a trancas y barrancas estamos haciendo lo que podemos para socializar nuestro Pueblo por todo el mundo, abriendo delegaciones vascas, viajes por Sudamérica, Sudáfrica…Me parece perfecto, legítimo y lo que hay que hacer. Pero a las duras y a las maduras, para lo bueno y para lo malo."

Hainbat blogetan, aste osoa eman dute kontu hau salatzen :

http://arkimia.nireblog.com/post/2008/12/31/operacion-plomo-fundido http://oikoumene.nireblog.com/post/2008/12/29/solidararidad-con-palestina-al-tribunal-de-la-haya ( hau nire bloga da)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: