Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Loiolako Iñigo, ile kizkur eta gorrizta

Loiolako Iñigo, ile kizkur eta gorrizta

Amatiño 2016/08/01 00:05
San Ignazio omen da euskal hiritarrik unibertsalena, munduan zehar euskaldunik ezagunena. Haatik, zehatz, ezagunena ez da behar bada Azpeitian jaiotako Iñigo Lopez Loiolakoa, 1521an Iruñeko guduan zauritu ostean erlijio-konbertsioa izan eta Jesusen Konpainia sortu zuen Ignazio Loiolakoa baino.
Loiolako Iñigo, ile kizkur eta gorrizta

Azala

San Ignazio Loiolakoa zein ezaguna den eta, aldiz, Loiolako Eneko zein ezezaguna, Iñigo Bolinagak nabarmendu du kaleratu berri duen liburuan: “Quién era San Ignacio de Loyola?” (Txertoa, 2016).

Historialari elorriotarrak salatzen du Iñigo Loiolakoaren gaztaroari datxekon interesik eza, gizakume larrien helduaroa errotik ulertzeko gaztaroko lehen urteen berri jakitea izugarri garrantzitsua delakoan.

Besteak beste, Bolinagari jaramonik egingo badiogu, Iñigo gaztea harroxko eta istilutsu samarra zen: “El joven Iñigo acostumbraba a vestir con ropas caras y colores llamativos, dándoselas de gran señor. Gustaba de ir armado con espada, daga y coraza, y parece que tenía cierta querencia hacia el juego y las riñas por mujeres o por honor. Hombre turbulento como su hermano Pedro, también clérigo…”

Eta marrazkirik gehienetan santu azpeitiarra zeharo beltzaran, goibel, iletsu eta ilunxko azaltzen zaigun arren: “Físicamente era delgado, de rubicunda melena rizada con bucles, y tirando más a bajito (1,58?) que a alto. Poco tiene que ver esta descripción con la clásica imagen de un San Ignacio moreno y aparentemente alto”.

Ignacio Loiolakoa

XVI. mendeko irudia. Alegia, ile gorrizta, kizkurra, kiribil eta guztikoa, Rubensen aingeru potxoloen antzera...omen

jaime
jaime dio:
2016/08/01 17:37
Izan ere, Eneko Lopez Loiolakoaren bizitza ez da hain ezaguna, Gipuzkoa eta Bizkaiaren patroia izan arren, gure herrikideen artean. Harrigarri bada ere, santu hau guztiz maitatua da hemengo eskuineko abertzaleen eremuetan, kontuan hartu gabe Gaztelako armadan borrokatu zuela Nafarroaren konkistan erresumaren independentzia suntsitzeko. Bitxia oso gertatzen da horrelako “abertzale” bat Francoren gerran faxisten aurka gatazkatu zuten euskal herrialdeen patroia izatea!
Beste aldetik, azpimarratzekoa da zein abegi goxoa omen zuen Gaztelako gorteko damen artean (ile kizkurtu eta gorrizta edukitzeagatik?) gonazale amorratua izanik. Baina – beti “baina” madarikatu bat agertzen ohi da momenturik desegokienean – Iruñeko harresietan bonbarda edo kainoi malapartatu hark birrindu zituen betirako Loiolakoaren xarma (herren geratu baitzen) eta, beharbada, gorteko damen “kapritxoa” ere. Hau ez dago dokumentaturik.
Armen bidea itxita, garai haietako aitoren seme batentzat Eliza zen beste aukera desiragarria eta honi ekin zion jo eta ke. Jakina, ez zen koba-leize batean entzerratu behin betirako bere bekatu zerrenda luzea kitatzeko, ez, Eneko edo Iñigo izenak bazterturik (euskal usaina lar nabarmena edo) “Ignacius – igneoa – bereganatu zuen, kapare mokofier bati dagokion bezala eta Jesusen Lagundia sortu zuen milizia izango balitz, bera lehenengo jenerala izanik.
Militarki zuzendu zuen Lagundia. Jasso eta Azpilikuetako Frantzisko (Xabier) honen froga gogorra sufritu zuen. Misioetan izanik, gaztigatu zioten Frantziskori ama hilzorian zuela. Azken olioak eta agurra amari emateko etorria, Nafarroako mugan harrapatu zuen Ignacioren aginduak misioetara itzultzeko, men eginik, itzuli zen misioetara bere ama ikusi barik.
Iñaxio, gure patroi aundiya Jesusen Konpañiya fundatu eta…
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: