Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Industriarik nahi al dugu?

Industriarik nahi al dugu?

Amatiño 2013/05/24 00:05
Zenbaiten ustez, aspaldiotan ez zaizkio euskal enpresari oro har eta industriari bereziki oinarrizko baldintzak batere errazten. Nahiz enpresa izan, horrenbeste gura ditugun lanpostuak sortzen dituen makina bakarra. Nahiz industria izan, horrenbeste maite dugun ongizatearen eragilerik nabarmenena.

Alegia…

 Industriarik duten herrialdeak industriarik ez dutenak baino garatuagoak eta aberatsagoak dira.

 Industria-lanpostu bakoitzak 2,9 lanpostu eragiten ditu inguruan. Zerbitzu-lanpostuko, ostera, 1,5 baino ez.

 Egungo euskal Barne Produktu Gordinaren %30 euskal industriaren esportazioei zor diegu.

 Ongizateak, iraungo badu, balantza komertzial positiboa eskatzen du. Eta balantza komertziala positiboa izango bada, esportazioak inportazioak baino handiagoak izan behar dira. Eta esportazioak gehitzeko, gero eta lehiakorragoa izan behar da.

 Lehiakortasuna berrikuntzari atxikia dago. Eta berrikuntzak fabrikazioari dario. Fabrikaziorik ez den herrialdeetan ez dago berrikuntzarik, industria-berrikuntzarik behinik behin.

Galdera ezinbestekoa da: barrena bostehun urteko industria-memoria duen herri honek industriari eutsi nahi dio ala muzin egin? Erantzun biak dira zilegi, jakina. Baina ezin dena zera da: industriak eragiten duen ongizateari eutsi nahi izan, industriari muzin eginez. Edo, industriaren alde gaudela esan baina, aldi berean, industria berberari ukatu garatzeko behar dituen baldintzak.

 

Egiten da bizikleta, josteko makiña,

laister egingo dogu automobilla.

Bizi bedi Eibarko herria

zabal zazu aurrera bidia.

jaime
jaime dio:
2013/05/24 15:18
Zenbaiten ustez, aspaldiotan ez zaizkio euskal enpresari oro har eta industriari bereziki oinarrizko baldintzak batere errazten. 
Urteak dira Eibarko forjariek salatzen zutela garai haietako enpresariek oinarrizko baldintzak baino askoz gehiago zeukatela. O! Tempora, O! Mores!

Ez badute entzuten
arrazoia ongi,
ematen ez baigute
behar aña guri;
su emango diogu
geure Fabrikari
eta nagusiaren
etxe guztiari.

(Gaur forjariak) zortzigarren bertsoa, Eibar Kantuz Kantu liburutik aterata.
Eskerrak Antxon Narbaizari.
Urlixa
Urlixa dio:
2013/05/24 15:34
Nere enpresan 11 bihargin egon izan gara. Oztoporik ez dot izan administraziño aldetik, baiña laguntzarik bez. Eta bestekaldetik hamaika bidar konprobauta dakat: nahiz eta baldintza onenetan mantentzen saiatu, bihargiñak beti-beti-beti pentsauko dabe ni eurei lapurtzen nabillela.

Ez da egoera erosua, baiña enpresiakin forratzen egon ezkeriok, aguantau ahal izango neuke. Ez da hala baiña. Ez dau merezi segitziak.

Poliki-poliki, ahal danik eta modu zuzenenian, plantillia murrizten nabil; onezkero sei lagun baiño ez gara, eta epe luzerako helburua ni neu bakarrik gelditzia da.

Komentario hau ezin dot nere izenez siñatu, jakiña.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: