Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Inbertsio gehiago eta esne-berba gutxiago

Inbertsio gehiago eta esne-berba gutxiago

Amatiño 2010/02/07 22:49
Bihar eta etzi Europako Batasunaren Zientzia, Berrikuntza eta Industriako 27 ministro bilduko dira Donostian. Nekez ukatu daiteke gero ekitaldi hauen garrantzia Donostiarentzat zein Euskadi guztiarentzat. Donostian biltzea eta argazkia ateratzea ondo dago. Baina argazki horrek aurrekontu publikoetan islarik ez badu… alferrik gero dena. Zientziak eta berrikuntzak ekintza zehatzak behar dituzte, ez esne-berbak.

Bai, Donostian biltzea eta argazkia ateratzea. Bai horixe. Lehen eta behingoz, bi egunetan zehar Euskal Herria  zientziaren zein berrikuntzaren europar ajendaren ardatza izatea ez delako inondik ere gau erdiko ahuntzaren eztula.

Bestetik, zientziaren, berrikuntzaren eta industriaren aldarria egitea bat datorrelako, bete-betean, euskal ekimenak azken urteotan egin izan duen ahalegin handiarekin.

Horrez gainera, bene-benetan ondo dagoelako erakunde politikoek apostu hori egitea bai euren estrategiak indarrean jartzeko eta baita gizartearen baitan erronka horiek sustatzeko ere.

Baina hau guztia esan ondoren salatu ere salatu behar dira bizpahiru akats nabarmen:

Bat, Espainiak zientzian, ikerkuntzan eta berrikuntzan egindako inbertsioak lotsagarri samarrak direla Europakoen aldean.

Bi, azken urteotan ikerkuntzan eta berrikuntzan egindako inbertsiorik handienak industriak egin izan dituela eta ekimen pribatuak batez ere. Ekimen publikoa dezente gehiago egin beharrean dago eta Unibertsitateak, berriz, askoz –askoz gero— gehiago.

Donostian biltzea eta argazkia ateratzea ondo dago. Baina argazki horrek aurrekontu publikoetan islarik ez badu… alferrik gero dena. Zientziak eta berrikuntzak ekintza zehatzak behar dituzte, ez esne-berbak.

                                       I_D%20~1

Europako Batasunaren batez bestekoaren azpitik dago espainiar estatua. Irlanda, Txekia eta Eslovenia ere gure aurretik ari dira. Frantzia, Alemania eta Austria, berriz, bi bider gehiago eta Finlandia zein Suedia, hiru aldiz gehiago. 

Microsoft Word - NotaPrensaI+D2009_definitiva_v2.doc

Inbertsiorik gehiena enpresek egiten dute. Administrazioak eta Unibertsitateak elkarrekin bezainbat

ki
ki dio:
2010/02/09 16:11

zientziak lehengoz libreki hitzegitea eta debatitzea arlo denetan eskatzen du, eta nahiz pixtak frankismoa baino hobea izan gaurko egoera oraindik asko falta da jende jakintsuak edozertaz mintzatzeko eta herriak baloratzeko bakoitza zenbat dakien bere arloan, debateak sortu behar dira arlo denetakoak nahiz kirol edozeinetan bai beste arlo denetan jakinez askotan ignorantziak suntzitzen dituela zientifikorik onenak

Amatiño
Amatiño dio:
2010/02/09 16:23

Segurutik arrazoi osoa duzu baina ez dakit ba diozun hori oso zientifikoa ote den...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: