Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Houston, arazoa gero!

Houston, arazoa gero!

Amatiño 2009/01/15 23:59
Nik ez dakit ingelesez askorik baina postura egingo nuke edozein kanta arrunt ingelesez ehun bider entzunez gero azkenean asmatuko nukeela letraren nondik norakoa. Ia urtebete daramat, ordea, ia egunero euskal abesti berbera entzuten eta onartu behar dut ezer ulertu ezinik ameto eman behar izan dudala. Houston, arazoa gero!

Nik ulertu ez arren, zenbaitek dio kristoren kanta dela, abeslariak merkatuaren onespen osoa du eta nik, teoriaz behintzat, euskaraz jakin badakit. Horretara, non da arazoa? Fermin Muguruzaren “Baxua eta lurra” kantaz ari naiz, egunero egunero gaueko bederatziak aldera Roge Blascoren La casa de la palabra irratsaioak sintoniatzat darabilen abestiaz.

Urtebete bai irratsaio honen sintoniak etxera bidean auto barruan harrapatzen nauela eta aitortu behar dut, egunak joan eta egunak etorri, hamaikatxo ahalegin egin izan ditudala ezer ulertu gurarik baina, bai zera, ezin gero, ezta hurrik eman ere.

Hainbat hilabeteren buruan –eta ez naiz txantxetan ari— iritsi nintzen iritsi “demonio”, “astronauta”, “mikroklima”,  “maite zaitut” eta beste hitzen bat edo beste ulertzera, eta pozarren etxeratu nintzen halakoren batean “zenbat eta altuago ziurrago sentitzen gara” esaldi osoa identifikatu ahal izan nuen iluntzean.

Esan gabe doa ni ez naizela oso musikazale, nere belarriak ez duela bost xemeikorik balio eta egunero-egunero, autotik irtetzerakoan Googlen aztarren bila sartzeko promes egin arren, etxera heldu bezain laster beti izan dudala beste zeregin garrantzitsuagorik. Baina, hala ere…

Gatozen arira. Fermin Muguruza ez da inozoa, nik euskaraz dakit, euskara ez da errudun… Non da arazoa?

 

Oharra: Azkenik, herenegun, Roge Blascori berari telefonoz deitu, kantaren titulua eskatu eta Googlen begiratu. Testua irakurriz, tira, gaitzerdi. Baina, letra irakurri ostean ere, atzo autoz berriro entzun eta... alferrik. 

Ozen demonio
Zegoen sound systema umetokian
Sabeleko hormak
Dar-dar zeuden une guztietan
Rude Boy astronauta
Dantzan isurkari amniotikoan
Mikroklima hortan
Matrix – hiria / mundu-matrixa
Errealitate alde honetan
Hauteman Lurra
Oihartzun akustikoa
Eroalea bezala
Baxua amatiarra dela
Gozatzen bada
Zenbat ta altuago
Ziurrago sentitzen zara

Gauza apaingarrien munduan, bizi bagara
Musika edergarri kulturala besterik ez da
Ezjakintasuna garatzeko amodioa
Horrenbeste kantu lelo, kutsadura akustikoa
Sentipen zaurituei gurtzeko tematiak
Striptease emozionala, denbora-pasa industrian
Zuk beste liga batean jokatzen duzula
Diot, laberintu-frontoi-etxea-herria-mundua
Maite zaitudala, esan behar?
Zuk beste liga batean jokatzen duzula
Diot, laberintu-frontoi-etxea-herria-mundua
Baxuaren kultura da
Horregatik reggae dugu sendagarria
Begira Wu Tan Clan, Tom Waits eta Mikel Laboa
Nahasten medizina eta musika
Linton Kwesi Johnson eta Smith&Mighty
Michael Frantiren: gizatasunari eutsi
Canettik zioen: “seme - alaba duena,
Filosofoek ez zekiten, gehiago da baina.”
Existentziaz, pareten kontra pilota
Galdera - erantzunak, jokoa hastera doa
Oihu dezagun Franka Potentek bezala
Bizkor Lola bizkor, bizitza miraria baita

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: