Herri erabakitzailearen malurrak
Kontua da, Lertxundik besterik pentsatu arren, gurean oso jende gutxik uste duela, ordea, Euskal Herria sekula inoren kolonia izan denik, ez behintzat erromatarrek alde egin zutenetik. Irudimen handia behar da sinesteko, gure egoera kanpoko inbasio militarraren ondorio denik, edota gurea denik nolabaiteko gizarte koloniala non atzerritarrek agintzen duten bertakoen bizkar. Zer esanik ez, berriz, demokrazian bizi ez garenik. Horrelakorik ez du honezkero esaten… ezta ETAk berak ere.
Erabakitzeko eskubideaz, ostera, zera aitortu omen du gure bardoak: “No sé qué me da cuando se habla del derecho a decidir, me saca los colores. Yo decidí hace tiempo. ¿A qué espera el resto?” Horra, Benito Lertxundi erabakitzaile ausart eta zorrotza, batetik, eta inoiz ere ezer erabakitzeko gauza ez garen gainerako epel guztiak, bestetik. Baina, esanak esan, zer ote da ba, Benitok honezkero erabaki duena eta beste inork oraindik erabaki ez duena?
Euskal kantaririk onenak eta estimatuenak ez du nonbait ulertzen berak erabaki (omen) duen bezalaxe, beste guztiok ere, nork bere kasa, berak bezainbat erabaki dugula eta egunero erabakitzen jarraitzen dugula. Are gehiago, nahiz oriotarrak besterik uste izan, erabakitzeko ez dago beti berak nahi lukeen norabide berean erabaki beharrik. Badu inguruan, urrutiegi joateke, bestela erabaki, erabakitzen eta erabakiko duenik ere.
Arriagako kontzertuan emakume biren artean jesartzea egokitu zitzaidan. Biak, nire adinekoak edo, barrena. Eskuinekoak pasatu zituen kontzertuko ordu biak hasperenka, “me encanta… me encanta” errepikatzen. Ezkerrekoak, aldiz, imintzioz jardun zuen eseri aurretik, ARGIA astekariak butakaz butaka zabaldu zituen aleetarik bat bera ere ez zuelako bere jarrilekuan aurkitu. Azkenean, inorena hartu zuen, artean hutsik zegoen aurreko eserlekutik, jarri zen lasaiantza behingoz, eta ekin zion orrialdeak lasterrean pasatzeari. Halakoren batean konturatu zen, nonbait, dena euskara hutsean zela, magalean zeukan zorrotzarrean sartu eta esan zuen (zidan?), pertxenta asko: “Bueno, esto mejor lo dejo para leer en casa”.
Inork uste al du nire aldameneko emakume biek erabakitzeko eskubiderik ez dutenik? Inork uste al du euren bizitzan zehar ez dihardutenik egunero erabakitzen? Lertxundik uste al du berari entzuteagatik 33 eurona ordaindu zituzten bi emakumeek berak baino erabaki gutxiago hartu behar izaten dutenik? Inork uste al du biek Lertxundi kantaria miresten ez dutenik? Inork uste al du piperrik ulertu ziotenik?
Jaialdi txukuna oso, Benito Lertxundik eta bere talde bikainak igande iluntzean, Arriagan, eskaini zigutena. Argazkian, bederatzi taldekideetarik bost: Benitoz gainera, Jesus Otxoa, Pello Ramirez, Intza Unanue eta Olatz Zugasti.
No hay mejor embajador que él.Te envío un enlace de un articulo publicado en catalunya por un tal Josep Perera. Es probable que así veas la ceguera que padece nuestro pueblo. Todo lo contrario a lo que piensas, Benito va mas allá...y no precisamente hacia tus prejuicios y bien quedar institucionalmente. Benito no te contestará porque quieres pensar por él...
http://gureberriak.com/arrantzan/tag/josep-perera/