Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Henrike Knörr “uztartzailearen” oroitzapenetan

Henrike Knörr “uztartzailearen” oroitzapenetan

Amatiño 2013/12/21 20:35
Aurkeztu zen atzo, Gasteizen, Carlos Aurtenetxeren “Allí (poema para Henrike Knörr)” liburuxka, non hamar hizkuntzatan biltzen den poeta donostiarrak burututako olerkia, gasteiztar euskaltzainaren oroitzapenetan.

Hutsune nabarmena utzi zuen gero Henrike Knörr-en heriotzak (2008) Gasteiz aldean. Euskaltzaindian eta Euskal Herriko Unibertsitatean ez ezik, baita Eusko Ikaskuntzan, Sancho el Sabio Fundazioan, Euskalerriko Adiskideen Elkartean zein Gasteizko eta Arabako beste hainbat elkarte eta erakundetan ere.

Felix Maraña idazleak Henrike Knörren zubigintza nabarmendu zuen eta, ikerkuntzan nahiz irakaskuntzan egindako lana gogoratzeaz gainera, batzuon eta besteon arteko bitartekotza eta “mezularitza” azpimarratu zuen. Haren ustez, edozein gizartetan sortzaileak bezain garrantzitsuak omen dira “uztartzaileak”; alegia, erakunde, elkarte, sektore, talde eta interes kontrajarrien arteko harremana eta uztardura eragiteko, suspertzeko eta areagotzeko gai direnak, Henrike Knörr zena kasu.

Knorr H

Gorka Knörr, anaia; Txari Santiago, alarguna; Itziar Lamarain, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Diputatua; Carlos Aurtenetxe, poeta; eta Felix Maraña, idazlea

Trebi
Trebi dio:
2013/12/22 21:13
Aspaldiko Amatiño! Ez nekien nundik eta hamendik pentsau dot. Jakingo dozu bazkari edo afari bat dogula Éibar.org-eko txoruak eta ikusi dogu izenik ez dozula jarri (azken aldian ez bada behintzat). Joe txikito! Agertu zaittez, mesedez, mesedez, mesedez!
Amatiño
Amatiño dio:
2013/12/23 14:54
Hi, Trebi, eskerrik asko, hori dok hori maittasuna! Halandabe, nik esango najeukek, baten batek abixauta, izena emon nebala aspalditxo. Egixa esan, ez nok gogoratzen zein egunetan izango dan be, baina izena emon, emon najuan. Noiz dok?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: