Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gorka Agirre, erbestearen seme

Gorka Agirre, erbestearen seme

Amatiño 2009/03/21 00:38
Sasoiko lore, garaiko fruitu, zirkunstantzien kimu eta erbestearen seme, Gorka Agirre bart hil da Bilbon, 60 urte bete berri dituen aste berean. Agirre lehendakariaren iloba, Anberesen jaio zen 1949an eta Ekonomiaz lizentziatu Lovainako Unibertsitatean. Euskaraz, flandrieraz, frantsesez eta espanieraz mintzo zen txiki-txikitandik eta europar egitasmoan buru-belarri sinesten zuen abertzalea izan zen. Baita euskal abertzale guztien arteko egitasmo bateratuaren aldarrikatzaile ere.

Politikagintza klandestinoaren ezaugarri peto-peto guztiak antzematen zitzaizkion nabarmen asko: militantzia, leialtasuna, konpromisua, onestasuna, ausardia isila, diskrezioa, zuhurtasuna, informazio-egarria, patxada, erritmo geldoa, sekuentzia luzea, itxaropen sakona, arolkeriarik eza,  etab. Eta, aldi berean, mesfidantza-punttua, komunikabideekiko fidakaiztasuna eta, oro har, badaezpada, beti ere tentuzko jarrera. Irakurle amorratua eta eruditoa. Zioena baino dezente gehiago zekien.

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren partaide 1988tik 2008ra bitartean,  Kanpo Harremanen arduradun gisa, politika klandestinoa eta erakundetuaren arteko zubigintza kontatu gabe joan zaigu, amets zuen bakea ikusteke.

Hago goian, Gorka.

  Gorka Agirre

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: