Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Giza-faktorea: elkar hartu eta onartu

Giza-faktorea: elkar hartu eta onartu

Amatiño 2009/05/06 00:04
San Juan egunez, 1995eko ekainaren 24ean, Hego Afrikako rugby taldeak Munduko Kopa irabazi zuen Zelanda Berriaren kontra. Partida harek elkartarazi zituen lehendabizikoz Hego Afrikako beltzen eta zurien emozioak. Beltzek etxekotzat hartu zuten afrikanerren taldea eta zuriek, berriz, Nelson Mandela euren lehendakaritzat.

Pasarte hau eta 1985etik 1995ra bitarteko pasadizo hura guztia kontatzen digu John Carlin kazetariak EL FACTOR HUMANO. Nelson Mandela y el partido que salvó a una nación liburuan. Ez, ez da abentura-nobela, han-hemenka bildutako informazio-puzzlea baino, ziztu bizian irakurtzen dena eta, amaiera aldez aurretik ezagutu arren, irakurlea errotik hunkitzeko gauza dena: Nel-son! Nel-son! Nel-son!

Euskal irakurlearen alderditik istorioak badu aparteko ikuspegi berezirik. Hala ere, oso oker ez banago, hirurehun orrialdetan zehar  behin baino ez da harako “prozesu” hitza aipatzen eta ez gero, gehiago, zorioneko “nazio-eraikuntza”.

Bestelako gertaeren eta zertzeladen gainetik, liburuaren hipotesiak gogotik nahi du adierazi zein garrantzitsua den kirola gizartea bateratzeko orduan baina, esanak esan, tesiak azpimarratzen eta frogatzen du, ordea, funtsezkoena giza-faktorea dela. Alegia, nabarmen bezain arrunt asko esateko, Nelson Mandela ez zela lehen mailako kirolaria izan, primerako limurtzailea baino.

Bai, segurutik, kirola oso garrantzitsua da gizartearen emozioak suspertzeko eta elkarganatzeko, baina are garrantzitsuago jendearen aldez aurretikako jarrera eta buruzagi politikoen –zer gerta ere— elkarrekin konpondu nahia.

Nelson Mandelak pozarren hartu zuen, bai, hegoafrikarren batasuna; baina, ordurako, barrena hamar urte zeramatzan etsaiak gozatzen eta ez garrazten, baretzen eta ez axatzen, limurtzen eta ez uxatzen.

  Elkar hartu eta onartu

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: