Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gazteon aurretik, zaharrak

Gazteon aurretik, zaharrak

Amatiño 2011/06/21 00:00
Auskalo gero 50eko hamarkadak ezer eskaini ote zuen, baina Pako Suduperi behintzat 800 orrialde estu-mestu betetzeko besteko materiala eman dio, hiru liburukitan: I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak; II. Kazetaritza eta saiakera; III. Antzerkia eta hamarkadaren eztabaidak. Hirurak ere ezinbestekoak ondotik etorri zen 60ko hamarkada ulertzeko.

“Egia esan, 50. urteen misteriorik ez dago, baina ezagutzen ez dena misterioa izaten da. Nik neuk esan izan dut, garai hartan euskaraz ezer ez zegoela. Orain bistan gelditzen da, nik ez nuela ezer ezagutzen, esan izan beharko nukeela.” Hona Joxe Azurmendi 70 urteko gaztearen aitorpena 50eko hamarkadako euskal literatura (Pako Sudupe. Utriusque Vasconiae, 2011) saiakeraren hitzaurrean. Eta ezarri: “Orain batez ere gazteok gogoratzen ditugu, baina gazteon aurretik ‘zaharrak’ egon dira, beraiek izan dira gerrosteko mugimendua eta joera berriak martxan jarri dituztenak”.

Pako Suduperen lan ikaragarri eta emaitz sinesgaitz honek  haren tesia du oinarritzat eta egileak berak aitortzen duenez, exhaustibo samarra da. Tesia eta exhaustiboa ez dira beti ere ezein idazlan irakurtzeari ekiteko aurkezpenik onenak baina, behar bada, aproposenak literatura aintzakotzat hartu eta “aurrera egiteko atzera begiratzeak kalterik ez dakarrela uste duten” irakurleentzat.

Mordoxka dira Sudupek hiru liburukiotan zehar aipatzen dituen idazleak baina aurkibideetan berrogeita hamabiren baten izenak zenbatu ditut, zeinetatik nik hogeita hamabi edo aurrez aurre ezagutu nituen 1965etik 1975era bitartean, eta euretarik sei behintzat oraindik ere bizi diren.

Joan doan garaiaren altxor eskerga da Pako Sudupek bildu diguna. Ez, segurutik, hasi eta buka irakurtzeko, baina bai, ordea, eskueran gordetzeko, tarteka-marteka nondik heldu izateko. Sarreran apal asko debile principium melior fortuna sequatur dioen arren, nekez esango du inork hasiera ahula edo makala denik, alderantziz baizik. Eta gainera, amaieran adierazi bezala, ezinbestekoa ondotik etorri zen 60ko hamarkada ulertzen laguntzeko.

Villasante        Joseba Intxausti

             Luis Villasante, 1908-1979                            Joseba Intxausti, 1936 -                  

      Peillen        Txillardegi    

Txomin Peillen, 1929 -                                  Txillardegi, 1929 - 

  Etxahun        Bitoriano Gandiaga 

 Etxahun-Iruri, 1908-1979                              Bitoriano Gandiaga, 1928-2001

Antonio Arrue, 1973        Erkiaga

 Antonio Arrue, 1903-1976                            Eusebio Erkiaga, 1912-1993

Santi Onaindia        Zaitegi

Santi Onaindia, 1909-1996                                  Jokin Zaitegi, 1906-1979

Lafitte       Irigoien Alfontso

Piarres Lafitte, 1901-1985                                 Alfontso Irigoien, 1929-1996

Koldo Mitxelena       Nemesio Etxaniz

Koldo Mitxelena, 1915-1987                            Nemesio Etxaniz, 1899-1982

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: