Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Garunaren enigma

Garunaren enigma

Amatiño 2024/01/18 11:00
Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da giza garuna… gure esperientzia kontzientearen sarea… eboluzioaren mugarririk handienetakoa… unibertsoa ulertzeko aukera ematen diguna… Bai, baina, zer da garuna? Nola funtzionatzen du?
Garunaren enigma

Erakusketaren kartela (*)

Neurozientzia gai izan da garunaren konplexutasunaren hainbat alderdiri eta haren misterio askori argia emateko. Eta adimena aberatsago eta anitzago ulertzeko bidean, “Garuna (k)” deritzan erakusketa moldatu du San Telmo Museoak, 150 inguru piezatan barrena eta hiru ataletan zehar: Materia (organo fisikoa), Adimena (funtzioak, oroimena, hizkuntza,,,) eta Beste Adimen Batzuk (beste zenbait izakirenak -1-, txindurrien adimen kolektiboa, adimen artifiziala…).

Erakusketak galderak proposatzen ditu, erantzunak beste edo gehiago, garunaren jatorriaz, bilakaeraz eta nondik norakoaz: nola hautematen dugu errealitatea? Errealitate erabat desberdinak al dira garuna eta adimena? Noiz sortzen da gizakiaren garuna? Gorputzik gabeko garunik izan al daiteke? Teknologiaren ikuspegitik ulertu al daiteke garuna? Sortu al daitezke hizkuntza, emozioak edo kontzientzia garatzeko gai diren makina benetan adimenduak? Eta, funtsean, oinarri oinarrizko enigma: nola sortzen da kontzientziaren esperientzia subjektiboa giza garunaren ehun objektibotik?

Patxadaz bisitatu beharreko erakusketa landua, edozenbat dokumentazio esanguratsu eta adierazgarriz txukun asko prestatua. Ez da, inondik ere, ordu erdiz, pasamisi edo bide batez, ikustekoa, arretaz irakurri  (2) eta behatzekoa baizik.

Amaitzeko, norberaren esperientziaz, inork eskatu gabeko aholku bi: ez da –mailaz-- umeentzako aproposena, gutxieneko denbora, adimen eta interesa eskatzen baititu. Ez eta –diseinuz—adinduentzat erosoena ere, argi gutxi, zenbait testu txikiegi eta, sarri, kokotea (garondoa alegia) lar makurtu beharra eskatzen du-eta (3).

* Suzko errobera eta garunaren bi hemisferioen arteko sinbiosia

1) Olagarroak, esaterako garun nagusiaz gainera, zortzi sasigarun autonomo ditu, garro bakoitzeko bat. 

2) Testu nagusi osoa. 

3) Akats hau San Telmoko diseinugileen ohiko joera da, erakusketa night cluba balitz bezala.

.

San Telmo Garuna
Oro har, 150 pieza inguru, hiru aretotan barrena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: