Garoa kresala baino gehiago da bertsotan
Ez dakit nik, 1878an., Kantauriko azkenetako baleari arpoia sartu ezezik bertsoak ere paratu zizkion Roke Etxabe zarauztarra benetako arrantzaletzat jo beharko ote dugun edo ez (lanbidez ehulea omen), baina, zer gerta ere, Antonio Zabalaren bilketa-uholdea arakatu baino ez dago, bertsolarien artean nekazariak zeharo nagusi izan direna jakiteko.
Era batez zein bestez, behin baino gehiagotan aipatu izan da baserritarren eta arrantzaleen izaeren zein jarreren arteko aldeaz. Baserritarra zuhurra omen, xume, arretatsu, lotsati, mesfidati, isil eta sotila. Arrantzalea, aldiz, berritsu, arranditsu, zaratatsu, ausart, ozar eta kanpolarrosa. Hala ere, Antonio Arruek (El bertsolari Bordel en el castillo donostiarra -1823. Donostia, 1971) esan bezala:
Geroztik egia da, bai, egungo bertsolariak nekez banatu daitezkeena baserritarren eta arrantzaleen artean, eta itsasaldekorik ere ez dela orain falta, Andoni Egaña (Zarautz, 1961) maisua bera kasu; baina bertsolaritzaren historiari bagagozkio behintzat, balirudike euskal ahozko literaturaren ardatza mendian barrena abiatu izan dela aspalditxodanik eta bertsotako umoreak eta ironiak gehiago izan dutela garotik kresaletik baino.
Manex Etxamendi "Bordel" Mota gazteluan preso egon izana aztertu zuen Antonio Arruek
Etxean dudan alea Juanito San Martinen bitartez bidali zidan Arruek