Garapen iraungarriaren hiru baldintzak
Gizarte-iraungarritasunak esangura du giza-garapenak energia behar duela. Edota, beste modu batez esanda, lehen eta behingoz energia-zerbitzua bermatu egin behar dela. Berme hau ez dago auzitan mendebaldeko gizartea garatuetan. Gure seme-alabek nekez sumatu dezakete argindarrik gabeko bizimodurik baina, oraindik ere, 1.600 milioi pertsona argirik gabe bizi dira munduan. Lautik batek ez du argindarrik sukaldean. Eta Nazioarteko Energia Agentziaren arabera Afrikan, esaterako, %24k besterik ez du argindarrik inguruan.
Iraungarritasunaren bigarren helburua ekonomikoa da. Hau da, energia bai baina lehiakorra. Ez edozein preziotan. Energia ez baldin bada lehiakorra, sektore ekonomikoak ez dira lehiakorrak izango. Eta honek berebiziko garrantzia du euskal gizartean, non industriak –geure ongizatearen oinarria— energia asko eskatzen duen. Energia ez bada lehiakorra, gure industriaren produktuak ez dira izango, enpresek ezin izango dute merkatu-lehian jarraitu, lanpostuak arriskutan jarriko dira eta, ondorioz, gure ongizate-sistema guztia kinka larrian.
Eta hirugarren helburua, berriz, ingurumenari dagokiona. Hau da, energia seguruaz eta lehiakorraz egituratu ahal dugun gizarte-eredua ondorengo belaunaldietan ere irauteko modukoa izan dadila. Alegia, gure gaur egungo beharrizanak asetzen dituen garapen-ereduak ez ditzala hurrengo belaunaldien beharrizanak asetzeko gaitasunik zalantzan jarri.
Percentage of population with access to electricity. Sub-Saharan Africa has the lowest level of access to electricity in the world. International Energy Agency, 2004
Argi-banaketaren berdintasunik eza nabarmena da gauez