Frida Khaloren abata
Muralismoa Mexicon suspertu zen, 1920ko iraultzaren ondotik, lehen Hezkuntza ministroak (José Vasconcelos) jakin zuzenean hiritarrik gehienak (%90) analfabetoak zirena. Mezu idatziez baliatu ezinaren ezinez, hainbat pintore bilarazi zituen hormairudigintzan, jende xumea nazio-zentzuaz eta gizarte-aldaketaz jabetu zedin. Militantzia hartan nabarmendu ziren, batez ere, Diego Rivera, José Clemente Orozko eta David Alfaro Siqueiros ertilariak.
Belaunaldi zein giro haietan oinarritzen da Miarritzeko Bellevue aretoan, urria arte, zabalik iraungo duen erakusketa, L’ art mexicain 1920-1960. Éloge du corps, nolabaiteko hiru epetan: indigenismoaren aldarrikapena, iraultzaren gizarteratzea eta modernitaterantzakoa. Guztia ere berariazko estetika nabarmenaz.
Betelanik falta ez den arren, azpimarragarri –adituen ustetan behintzat-- Diego Riveraren La molendera (1924), Retrato de una niña con muñeca (1954) eta La niña Lupita Cruz a los tres años (1954). Eta, jakina, noski, ezin bestean, Frida Khaloren beraren Sobreviviente (1938) eta Autorretrato con chango (1945).
Autorretrato con chango. Frida Khalo.