Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Flysch gizartekotua

Flysch gizartekotua

Amatiño 2020/06/28 09:00
Flyscha, flyschik baldin bada gurean, Zumaiatik Debara bitartekoa da gehienbat. Jendeari galdetuz gero, Sakonetatik Algorrirainokoa. Baina Debatik Mutriku aldera ere bada flysch-aztarrenetik, hain nabarmena eta adierazgarria ez bada ere. Orobat mendebalerago, Barrikatik Sopelara ere bai baita flysch ikusgarririk.
Flysch gizartekotua

Itsasbazterreko bidegorria

Nahiz Alkolea-barrena betidanik izan leku aproposa urpeko arrantzan, izkiratan edo nobiotan aritzeko, Debatik Mutrikura bitarteko flyscha ezkutu samarrean egon izan da oraintsu arte, Alkoleatik Ondarbeltzeraino, edo alderantziz, inor gutxik egiten zuen-eta joan-etorria oinez. Baina,  bidegorria ireki dutenetik hona, ezinbesteko pasealeku bihurtu da eta, ondorioz, sekulako aukera-maukera zabaldu, bertatik bertara, uholdeka, ibiltzeko. Bertaratzen diren lagunei (mutrikuarrak gehiago omen, debarrak baino) entzun besterik ez dago konturatzeko, beti “hor” egon den hori demaseko aurkikuntza izan dela makina batentzat.

Mutriku aldea beste baterako lagata, Alkoleatik Ondarbeltzerainoko pasealeku berriak flysch gizartekotu bat erakarri digu eta, gehienetan autotik jaitsi gabe pasatu izan dugun bidearen inguruak,  hainbat abagune eskaintzen digula erakutsi.

Orain Debatik Ondarbeltzerainokoa baino ez da falta. Baina, behar bada, inoiz ez da Ondarbeltz orain bezain urrun egon Debatik. Ez bidegorririk, ez espaloi ziztrinik ere. Eta Debak ezin ezer egin... Debarren ustez, Mutrikuk Oihenarten txakurrarenak egiten omen du: "Horak, ez berak zahia jan, ez oiloei utzi".

Flysh ikuspegia
Alkoleatik Igeldorainoko ikuspegia

Alkoleako hondartza
Alkoleako hondartza

Surfean
Surfean egiteko aukera, bertan

Paddel
Eta paddelez

Motorrak2
Eta uretako motorretan

Bokalea
Debako eta Mutrikuko udalerriak banatzen dituen bokalea

Hondarbeltz
Mutrikuko Ondarbeltz hareatza. Uraz handi, Debakoa
Oier G
Oier G dio:
2020/07/04 17:55
Alkoleatik Debarantzko labar edo senada horrek, "Arbe" ei daka toponimua.
Amatiño
Amatiño dio:
2020/07/04 23:23
Eskerrik asko. Arbe da, behintzat, inguruan dagoen ostatu bakarra. Lehen argazkian, errepide gainean, eskuinaldean.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: