Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ezker abertzaleak aitortu beharko lukeena

Ezker abertzaleak aitortu beharko lukeena

Amatiño 2017/08/07 00:05
Ezker abertzaleak zer aitortu beharko ote lukeen? “Kriminala, inproduktiboa eta euskal herritarren artean konfrontazio bat sortzear egon zen bide bat politikoki babesten ibili zela, eta horretaz ohartu zenean ez zela gai izan ETAri esateko aldatzeko edo, bestela, euren arteko harremana aldatuko zutela” (Txema Montero. Berria, 2017.08.03).

Ezker abertzalearen ordezkariak sarri agertu izan dira kexu, etenik gabeko autokritika eskatzen omen zaielako eta, euren iritziz, aitortu beharreko guztiak aitortuak dituztelako honezkero.

Aldi berean, eta alderantziz, dezente asko dira, ordea, uste dutenak, ezker abertzaleak ez duela oraindik esan beharrekorik esan, nahiz, zer adierazi beharko ote lukeen zehazteko orduan, denetariko iritziak entzun.

Iritzi horietako bat Txema Montero abokatuak eman berri du (Berria, 2017.08.03). Hipercorreko atentatuaren (1987) eta Aljerreko elkarrizketen (1989) ondotik Herri Batasunaren europarlamentari izateari utzi zion (1990) Txema Monteroren ustez, ezker abertzaleak, “hobe gaur, bihar baino”, zera egin beharko omen luke:

1. Aitortu, ezker abertzalea ibili zela politikoki babesten bide kriminal eta inproduktibo bat, euskal herritarren artean konfrontazioa sortzeko zorian egon zena.

2. Adierazi, gaizki ziharduela ohartu zenean, ez zela gai izan ETAri esateko: a) aldatu behar zuela edo, bestela, b) HBren eta ETAren arteko harremana aldatu beharko zuketela.

Auskalo, Txema Monterok arrazoirik ote duen ala ez. Baina ezin uka, ulertu behintzat, izugarri ondo ulertzen zaiola.

sosola
sosola dio:
2017/08/10 12:22
Bai, Txema Monterok beti erakutsi du argitasuna eta komnikatzaile onaren sena. Baita ere Herri Batasuneko buruzagi zenean eta Zuzendaritza "Negoziazioa" lelopean lerratu zuenean. Gehienon zoritxarrerako ez zituen beste alderdiak (EAJ eta PSOE) konbentzitu. Lastima.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: