Ez gero, ekologiaren izenean
Ba… antzerako da bere burua ekologistatzat duen hainbatek egiten duena zenbait ekintza eta egitasmoren aurka. Eta ez, jakina, ekintzok eta egitasmook ingurumen-legea hausten dutelako, sasi-ekologistok euren kautan erabaki dutelako baino, zelakoa izan behar lukeen legeak, zertan den kutsadura, non hasten den arriskua, non osasun publikoaren muga eta nork betetzen duen legea eta nork ez.
Gizarte demokratikoan edozeinek du eskubide osoa legeak salatzeko, alternatibak proposatzeko eta agintaritza politikoa ahalik eta estuen hartzeko. Baina, gizarte demokratiko berberorretan, inork ez du bere burua legearen interpretetzat jartzeko eskubiderik eta, zer esanik ez, indarrean dagoen legea zintzo asko betetzen dutenak gutxiesteko, zemaitzeko eta mehatxatzeko.
Legea lege, denok dagoz –gagoz-- legea bete beharrean, bai legeria zorrotzegitzat dutenak eta baita arolegitzat dutenak ere. Legeak aldatu gura dituztenak sartu daitezela politikagintzan, parte hartu dezatela foro erabakigarrietan, egin ditzatela egin beharreko presioak eta konbentzitu gaitzatela konbentzitu beharrekoaz.
Baina, mesedez, bitartean, ez gero indarrean dagoen legea betetzen dutenak gaizkiletzat hartu, ez behintzat ekologiaren izenean.
Deia, 2008ko uztailaren 14an.
Baina lehen esan duzu dena ezin dela demokatrikoa izan....? Uste duzu gaur egun munduko edozein herritan ezarri ahal datitekela demokarazia? Txinak, Kubak, eta abar bere bidea aurkitu behar dute. Geu ez gara inor beraien bidean sartzeko. Txiniri buruz gauza asko esan daitezke, batetik tibetarrak barne badaudela beste hainbat herri : mongolak, mantxuriarrakiak, hiu-ak (musulman etinia handia).... Hedabideentzako badirudi tibetarrak daudela bakarrik. Bestetik, Txinarren botere ekononomikoa, ez da kapitalisten estatuta, baina bai estatu kapitalista. Aintzinako Erroma'tar Errepublikan dikatadoreak ezartzen zituzten errepublika txarto zegoenean. Adibez Erroma galoak inbaditu zutenean Kamilo ezarri zuten dikatadore bezala. Galoak kaleratu, eta Kamilok (Erromako bigarren sortzaile deritzaiona) bere botere guztiak senatura itzuli zituren. Julio Cesarrekik, ta gero Oktabiorekin, behin-betiko Dikatadorea sortu zen (Dictador Vitalicio).. Hau esanda , Kuba: Fidelen ondorengoa zelan izango da Kamiloren bezala ala Julio Cesarren bezala ? Benetako arriskua dago diktadura ezartzeko ? Arriskua dago Kubaren subirotasuna galtzeko eta bigarren estatu batuar kolonia bihurtzeko, Puerto Rico bezala?? Oso ezberdinak Kuba eta Txina, baina hor daude... Txinak badauka botere ekonomiko eta politikoa trantzizio baketzua egiteko ... Hori bai ez dadila gertatu Errusian bezala . Gaur egungo Errusia demokratikoa dela uste duzue??