Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez gara adimena zer den jakiteko bezain adimentsuak

Ez gara adimena zer den jakiteko bezain adimentsuak

Amatiño 2009/11/29 23:46
Hans Magnus Enzensberger erudito babariarrak esan bezala: “Ez gara adimena zer den jakiteko bezain adimentsuak”. Eta, beraz, adimena zer den ikasten ez dugun artean, ez gara gero zer arraio den ere ez dakiguna neurtzen hasiko!

Donostian izan berri da Javier Fernandez-Han (Houston, Texas, 1994) Versatile deritzan egitasmoaren diseinatzailea, munduko txairoen energia- eta jaki-premiak asetu ahal izango omen dituen sistemaren asmatzailea. Norbaitek pentsa dezake 15 urteko nerabeak nekez asmatu dezakeela horrelakorik baina, kontu izan, gure mutikoak 9 urte baino ez zituela ideia hau lantzeari ekin zionean.  Javier Fernandez-Han argia denik ezin uka, segurutik bere adimen-kozientea gutako edonorena baino altuagoa da, baina horrek ez du esangura Afrikako edozein boskimano analfabeto bera baino argiagoa ezin denik izan.

Interneten jardun besterik ez dago “inteligentzia”, “adimena”, “adimen-kozientea”, “adimen artifiziala”, “emozio-adimena” eta honelako sarrera nahi beste aurkitu ahal izateko. Zer esanik ez gero “inteligentzia-testa”, “adimen-testa” eta CI zein QI bezalako siglak eta akronimoak. Kontua da, ordea, hori guztia ez dela egia, egia osoa behintzat, egia erlatiboa beraz, funtsean gezurra alegia.

Denok dakigu zer den adimen-testa. Hau da, adimena neurtzeko froga, saiakera, azterketa edo etsamina. Baina galdetuko bagenu: Zer da adimena? Erantzunik zuzenena Edwin G. Boring psikologoarena litzateke: Adimena da adimen-testek neurtzen dutena. Ez gutxiago, baina ezta gehiago ere. Zer denik ere ez dakigun zerbait ari gara neurtzen, jakituriaren eta inteligentziaren izenean, hori bai.  

Zenbait autorek dioenez, adimena neurtu nahia Mendebaldeko gizarte aurreratuaren guraria besterik ez da, Modernitatearen fruitu mediatikoa eta, funtsean, gaur egungo gizarte nartzisista bere arbasoak eta aurreko belaunaldiak baino argiagoa dela sinetsi nahi izanaren obsesioa. Baina ez da egia. Alegia, eboluzio-legeari jaramonik egingo badiogu behintzat (eta kontra dagoena ausartu dadila argi esaten), XXI. mendeko gizateria ez da Neolitoko nekazaria baino argiagoa, ezta zatia lehenagoko Homo Sapiens ehiztaria baino azkarragoa ere.

Mendebaldeak munduaren ardaztzat duenez gero bere burua, nahastu egiten ditu gizadiaren berezko adimena eta kulturaz ikasitako ezagutza. Baina ezagutza eta adimena ez dira gauza berbera. Seguraski Botswanako boskimanoek ez lukete sekula asmatuko gure edozein neska-mutikok  gaindituko lukeen testa. Baina, alderantziz --eta hau da inoiz onartu nahi ez duguna--, seguru gero Nobel saridunik argienak ere ez lukeela boskimanoek jarri liezaioketen oinarrizko testik errazena gaindituko.

Hans Magnus Enzensberger erudito babariarrak esan bezala (En el laberinto de la inteligencia. Anagrama, 2009): Ez gara adimena zer den jakiteko bezain adimentsuak. Eta, beraz, adimena zer den ikasten ez dugun  bitartean, ez gara gero zer arraio den ere ez dakiguna neurtzen hasiko!  

                  Hans Magnus Enzensberger

             

Amatiño
Amatiño dio:
2009/12/05 14:51

Beldur naiz ez ote zaren/garen hondarrik gabeko uretan sartu. Izan ere, adimena zer den jakiteko bezain adimentsuak ez bagara... ba ote gara zoriona zer den jakiteko bezain zoriontsuak?

Pako
Pako dio:
2009/12/04 21:13

Egoki agertzen duzu gizakion "argitasun eta bizkortasun" kontua. Gaia gogoko dut. Nire iritzia emango dut. Barka nire adierazteko erruak. Gizakion asmakuntza guztiak, aukeran diren aurkikuntzak dira. Tresnek lana erreztu eginten dute. Egungo aurrerapen guzti hauek "zoriona" ez dute eskaintzen. Adimena eta zoriona ezin elkarturik gabiltza. Izadian,GIZARTEA gizakion gainetik da. Gizakion adimena eta elkartzea, gizartean sorturiko tresna batez egiten da. Tresna hau Hizkunta da. Euskeraren balioa horretan datza. Euskeraren egitura (begira aditza) gizakiaren adimenerentzat asma ezinezkoa da. Larramendik aurreneko zehazketa bat, gramatica, egin zuenenan horregatik zion:"Otras Lenguas son formadas por el ingenio, y gusto de los hombres, y por eso susceptibles de ajes y yerros, e incosecuencias, efectos de achacoso origen. El Bascuence fue Lengua formada por solo el ingenio de Dios". Echabek berriz, euskera bere buruaz ari delarik: "..como si la verdad no se pintase desnuda: quiero decir, que no soy menos que otra, por querer guardar el verdadero sentido en las cosas, con menos adorno de palabras, si en las que digo se dice y explica cumplidamente lo necesario." Bukatzeko esalditxo bat: Jainkoaren legia, bakoitzari beria. Agur eta onena opatuz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: