Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskaldunak eta balearen arrantza

Euskaldunak eta balearen arrantza

Amatiño 2008/03/18 15:25
"Natura" telebista kateak euskal balea-arrantzaleei buruzko erreportaia eskaini du asteburu honetan. Alegia, Selma Huxley-Barkham ikerlariaren eskutik Kanadako ekialdean egindako azterketen berri. Honelako erreportaiak ezagun samarrak dirateke ETBn, baina berebiziko garrantzia dute nazioarteko emanaldietan.

Selma Huxley-Barkham historilariak Kanadako Artxibo Publikoen mandatua jaso zuen 1971an Espainiako agiritegietan aurkitu zitzakeen dokumentuak bildu eta mikrofilmatzeko, eta horrela heldu zen Oñatira. Ustekabean hainbeste agiri aurkitu zuen eze, Oñatin bertan kokatu zuela bere bulegoa. Geroztik, haren lan-emaitza izugarri oparoa izan da eta, Iñaki Zumaldek esan bezala: “Cuando en lo sucesivo se trate de la historia de los balleneros vascos en Canadá será obligado decir: antes y después de lo aportado por Selma Huxley”.

Nere aparteko amari esker, hogei urte kunplitu aurretik irakurri nuen nik Mariano Ciriquiain-Gaiztarroren “Los vascos en la pesca de la ballena” (Biblioteca Vascongada de los Amigos del País. San Sebastián, 1961”. Liburu izugarri polita eta irakurgarria, gaur egungo zenbait adituren iritziz hainbat akats eta oker omen dituen arren. Baina, jakina, Zumaldek esan bezala, Selma Huxley-ren azterketen aurrekoa da, ezin bestean. Nere amak 125,- pta. ordaindu zuen liburuarengatik. Orain, berriz, 30 eurotan dago salgai, liburu zaharren artean.

Behar bada, gai honetaz zabalkunde-libururik landuenetakoa Itsasoa. El mar de Euskal Herria. La naturaleza, el hombre y su historia (Etor-Ostoa, Donostia, 1992) da, egileen artean Selma Huxley bera tarteko delarik beste zazpi ikertzailerekin batera. Baita Eusko Jaurlaritzak Amerika eta Euskaldunak sortaren baitan argitara emandakoa ere, alegia: Agustin Azkarate, Jose Antonio Hernández eta Julio Núñezen “Balleneros Vascos del siglo XVI. Estudio arqueológico y contexto histórico. Chateau Bay, Labrador, Canada. (Vitoria-Gasteiz, 1992). Eta, euskaldunen balea-arrantzaz bereziki, Jose Antonio Azpiazuren Balleneros vascos en el Cantábrico” (Ttarttalo argitaletxea, Donostia, 2000).

Horrez gainera, aipagarri wikipediak gai honetaz eskaintzen dituen loturak eta bibliografía, "Balleneros vascos" deritzan sarreran.

Natura nazioarteko telebista-katearen erreportaiak esan bezala, balearen inguruko historia, arkeologia eta etnografia turismoaren erakargarri dira gaur egun  Red Bay, Saint-Pierre-et-Miquelon eta beste hainbat lekutan. Hain zuzen, euskaldunen eskuartzearen adierazgarri, azken hiri honen banderak euskal ikurrina biltzen du bere baitan.

Flag of Saint Pierre and Miquelon Saint Pierre eta Mikelune Coat of arms of Saint Pierre and Miquelon

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: