Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal teknologia, ialgi hadi mundura

Euskal teknologia, ialgi hadi mundura

Amatiño 2016/01/31 22:50
Laserra, “wirelessa”, kimioterapia, radarra, interneta, GPSa edo droneak asmakizun militarrak dira, eta Osama Bin Laden ez zuten balek hil, elektronikak baino. Kontraesan guztien gainetik, azpitik edo albotik, nik, aukeran, nahiago munduko transmisiorik aurreratuena euskal teknologiak burutzea, beste edozeinek baino.

SAPA-Placencia enpresa andoaindarrak nazioarteko merkatuan egun dagoen transmisio-sistemarik berriena landu du eta Ipar Ameriketako U.S. Army delakoak 30 milioi euroren besteko eskaria egin dio, oraindik asmatzeke dauden etorkizuneko tankeen mugikortasuna garatu dezan hurrengo lau urteetan.

Soraluzeko armagintzari, 150 urte luzez, eten gabe eutsi izan dion enpresa honek berrehun langile ditu, ingeniari gazteak gehienbat, gure unibertsitateetan ikasiak eta heziak. Hamar urte daramatza ibilgailu astunen transmisio-sistema garatzen eta dagoeneko lortu du 32 martxako kanbio-jokoa, 40 tonako gudu-orgak edozein beribil arrunt bezain arin gidatu ahal izateaz gainera, energia-kontsumoak eta isuriak murriztuko dituena.

Asmakizun hau euskal teknologiaren azken urteotako lorpenik handienetakotzat ukatu gabe, bada honelako enpresa-jarduerak ondo ikusi ez eta onetsi ezinezko ahuleria etikoak leporatzen dizkionik.

Egia da zientziaren zein teknologiaren garapenak hainbat kontraesan sortarazten dituela, sekulako aurrerapen, abantaila eta onurez gainera inoizko arriskuak ere erakarri ditzake-eta. Nik neuk aitortu behar dut ez zaidala erraz finkatzea non den gainditu ezinezko marra gorria eta non ez, baina aitortu ere aitortzen dut erabat harritzen nautela zenbaitek, inori marra gorriak jartzeko, dituen erraztasunak eta ausardiak.

Eibartarrok bostehun urteko historia dugu armagintzaz eta hiruzpalau hamarkada baino ez dira pistolak eta fusilak egiteari utzi geniola. Baina ez genion laga arrazoi etikoegatik, lehiakorrak izaten jarraitzeko gauza izan ez ginelako baino.

Laserra, “wirelessa”, kimioterapia, radarra, interneta, GPSa edo droneak asmakizun militarrak dira, eta Osama Bin Laden ez zuten balek hil, elektronikak baino. Kontraesan guztien gainetik, azpitik edo albotik, nik, aukeran, nahiago munduko transmisiorik aurreratuena euskal teknologiak burutzea, beste edozeinek baino.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: