Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal Herria: non plus ultra

Euskal Herria: non plus ultra

Amatiño 2012/11/30 16:15
Iñaki Garmendiak esan zigun begiak ixteko eta itxi egin genituen. Eskatu zigun gure baitan mapamundia irudikatzeko, eta irudikatu genuen eskolan erakutsi zigutena, pirataren kanta gogoratuz: "y va el capitán pirata, cantando alegre en la popa, Asia a un lado, al otro Europa y allá a su frente Estambul…" Mediterraneo alegia. Baina begiak ireki bezain laster Pazifiko garauaz egin genuen topo, Arabako Ganberatik atera beharrik gabe gainera.

Mapamundi

Eta, Pazifikoa balitz, hurrengo bi mila urteko Mediterraneoa?

Nazioarteratu beharra, iraungo badugu munduan barrena saldu beharra, hona honezkero inor gutxik gaur egun zalantza jartzen duen estrategia. Baina, Iñaki Garmendia eibartarrak salatu bezala: “Nazioarteratzea ez da inor zulotik ateratzeko bat-bateko lokarria, hainbat urtetako estrategia baino. Oker dabil mundura ateratzen dena etxean saltzen ez dituenak saltzera. Mundura atera behar da ikastera, ezagutzera, lehiakortasuna gehitzera eta merkatu berrien eskabideari erantzutera”.

Iñaki Garmendiak 34 urte besterik ez ditu, Industria Ingeniaria, eta EGA Master enpresa familiarraren kudeaketa-zuzendaria. Gasteizko esku-lanabes enpresa honek bere ekoizpen osoaren %85 atzerrian saltzen du, 150 herrialdetan barrena. Ia %40 Europan eta %60 baino zertxobait gutxiago gainerako munduan. Hau da: Ekialde Ertainean (14,56), Latinameriketan (13,16), Afrikan (11,62), Asian (6,46), Iparrameriketan (6,10) eta Ozeanian (5,94). Edo, beste nolabait esateko, %52,85 herrialde garatuetan eta %47,15 suspertzen ari diren merkatu berrietan.

Mundua ez dago krisian. Inor egotekotan, gu gaude krisialdian. Bi mila urte daramatzagu nolabaiteko eurozentrismoaren inguruan, munduaren zilborra garelakoan. Egunen batean iratzarriko gara eta konturatuko gara muturreko Europaren adarraren puntaren puntan baino ez gaudela, munduaren ertzean, amildegian. Orduan bai esan ahal izango dugula, arrazoiz gainera: non plus ultra.

IGU

Iñaki Garmendia Urkizu

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: