Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europar industria lehiakortasuna galtzen

Europar industria lehiakortasuna galtzen

Amatiño 2015/01/20 17:11
Bi dira, besteak beste, egungo gizarte aurreratuek energia-alorrean dituzten erronkarik nagusienak: eguneroko kontsumorako behar duten hornidura bermatu eta ekonomia lehiakorrari eutsi.

Erronka bikoitz hau are zailagoa da petrolio-sektorean, suspertzen diharduten herrialde atzeratuen eskaintza, energia berriztagarrien sustapena eta ez ohiko petrolio- zein gas-motak (hidro-haustura/ fracking) energiaren mapa aldatzen ari direnez gero.

Inork ez du zalantzan jartzen energia-kontsumoa gehitu egingo denik hurrengo urteetan. Nazioarteko Energia Agentziak adierazi duenez, baliabide fosilen eskabidea 89 milioi upel/eguneko izatetik 100 milioi beste izatera pasatuko da eta hidrokarburoek nagusi izaten jarraituko dute, beste edozein energia-iturriren gainetik. Segurutik Europan murriztu egingo da petrolioaren kontsumoa, energia-eraginkortasunaren eta gasa zein energia berriztagarriak gehitzearen ondorioz, baina, oro har, munduan hazi egingo da fosilen eskakizuna.

Estatu Batuak lehenak izan dira hidro-hausturaz ustiatutako petrolio eta gas “berrien” iraultza honi atxikitzen, hiruzpalau urtetan merkatu inportatzaile izatetik esportatzaile izatera pasatuz. Aldaketa honen eragina nabarmena da honezkero Ipar Amerikar industriaren energia-kostuetan. Esaterako, gasaren prezioa hiru bider merkeagoa da iadanik Estatu Batuetan Europan baino, eta honek ikaragarrizko lehiakortasun-aldea ematen dio amerikar industriari, Europakoaren kaltetan.

jaime
jaime dio:
2015/01/21 17:10
Azken bolada honetan gero eta ozenagoak diren ahots batzuek proposatzen dute Artiko Poloan omen dauden 400.000 miloi petrolio kupelak ateratzea AEBen nagusitasuna bermatzeko. Hori alde batetik, bestetik, fracking edo hidro-hausturari ematen ari zaion erabateko bermeak arrisku bizian jar dezake, etorkizun batean, Munduko edateko ur erreserbak.
Zer arraio nahi du bada gaurko gizakiak? Hainbat petrolio erreserbaren ustiatze, hainbat lehiakortasuna! Noraino heltzeko?
Badakigu, jakin, baliabide fosilak mugatuak direla; badakigu, jakin, lehiakortasuna ez dela eternala izango. Dena hori egunen batean bukatu egingo da, eta gero, ZER??
Zer etorkizun utziko diegu gure seme eta bilobei? Ez al da Mundu puta honetan erokeria honi langa jar diezaion buruargirik?
Guk, joan zen mendeko 40. hamarkadan jaio ginenok, ez genuen honenbeste ondasun izan ez eta era handitan bizi ere, izan ere, ez gintuzten esne mamitan hazi; baina sortu ginen, koskortu, eta batez ere BIZI!!
Horrela jarraitzekotan, datozen belaunaldiak kanibal bihurtuko dira!!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: