Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europa irentsiko duen herensugea

Europa irentsiko duen herensugea

Amatiño 2021/12/29 09:00
Aurten ehun urte bete dira Txinako Alderdi Komunista (1921) sortu zela eta 2049an. beste ehun beteko, Txinako Herri Errepublika osatu zela. Bada uste duenik 2021tik 2049ra bitarteko hurrengo hiru hamarkadetan historia aldatuko dela. Herensuge gorria gose da.
Europa irentsiko duen herensugea

Xi Jinping

Aurreko uztailaren 1ean, Xi Jinping Txinako Alderdi Komunistaren buruzagiak argi eta garbi adierazi zuen zein den bere ardurapeko Komite Zentralaren aldarri nagusia: “Txina zibilizazio handia izan da. Txina munduko liderra izan da. Txina mundu mailako potentzia handia izan da”. Eta, ondorioz, ezarri zuen, harro asko: “Kohesioa garrantzitsua da, gidaritza garrantzitsua da, eta gure guraria da munduko geopolitika teknologikoa buruzagitzea”.

Hau esateko, Xi Jinping ez zen, ohi duenez, mendebaldeko teknokrata gisa jantzi, Mao estiloko jakaz baizik. Diseinu txukunago eta dotoreagoz, behar bada, baina “Lemazain Handiaren” ildoari jarraiki: “Behar dugu marxismo-leninismoari atxiki, Mao Zedong-en pentsamendua eta Deng Xiaoping-en praktika geureganatu. Marxismoaren oinarriak Txinako errealitate zehatzarekin irmo elkartarazi".

Alderdi bakarraren ajea, jakineko zentsura, merkatu sasikapitalista eta herri gutxituen eskubideak gogoan hartu beharrik gabe, Txinaren botere militarra goretsi zuen eta hiritarren esku hartzea goraipatu: “1.400 milioi lagunez osatutako altzairu-hesiak defendituko du Txina”.

Tartean, aurtendanik, Txinak aurreneko postua kendu die Ameriketako Estatu Batuei teknologian, inteligentzia artifizialaren gaineko ikerkuntzan eta etorkizuneko industrian.

Aldi berean, Txina da munduko petrolio-inportatzailerik handiena, Afrikako zein Hego Ameriketako ‘commodity’en (balio erantsirik gabeko lehen produktuak) eroslerik sarriena, eta kontinente bateko nahiz besteko azpiegitura berrietako inbertsiogilerik oparoena.

Eta, bitartean, Europar Batasuna, Txinarekin nola jokatu asmatu ezinik. Alemaniari galdetu baino ez dago: nola arraio kolaboratu ez, merkaturik garauenarekin? Baina zelan demontre lagundu, ostera, lehiakiderik zorrotzenari?

Herensugea izan da, betidanik, Txinaren sinboloa. Hain zuzen ere, 2049 urtean, Txinako Herri Errepublikaren mendeurrena ospatze aldera, Europa irentsiko duen herensuge gorria, kolorearena kosmetika hutsa izango bada ere.

Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2021/12/30 22:12
Bai ona artikulua! Txina, Foro Ekonomiko Internazionalaren buruan dago. Espainiako eta Europako beste estatu batzuren zorren gehiengoa erosi du (Espainarenaren %80). Munduko Ordena Berria ezartzea dute ageriko helburu, Klaus Schwab ordezkari leialaren hitz argietan. Eta gure Green Pass (edo nazi-passa) Txinako puntuen karnetaren aurrekaria besterik ez da. Gizakion ikuiluratze programatua. Totalitarismoa. Zentsura ere oso antolatua daukate gurean...Baina momentuz disonantzia kognitibo ikaragarria daukagu...Ea poliki poliki, piskat ikertu eta gauzak ikusten hasten garen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal