Mikrofonoak zer edo zertarako balio du
Bozgorailua asmatu (1876) eta gizarteratu (1920) zenetik hona, ez da aldaketarik falta izan baina, oraindik ere, zenbait hautagaik jarraitzen du mitinetan hitzegiten mikrofonorik ez balu bezala.
Beharrezko ez izan arren, ulertzekoa zen telebista nagusitu aurreko mitin klasikoen garaietan oihu egitea edo oihu egin beharra uste izatea, gizalegezkoak dira-eta teknologiaz lar ez fidatzea zein urruti sumatzen diren entzuleen aurrean ahotsa ozentzeko tentazioa.
Kontua da, ordea, mitinik gehienak ez direla gaur egun plaza zabaletan edo pilotalekutzarretan egiten, telebistarako apropos atondutako esparru edo barruti txikerretan baino, eta harrigarri gertatzen da gero aurrean hainbat dozena lagun baino ez dituen hizlaria orroaz ikustea, zer esanik ez etxeko besaulkian dagoen ikusentzulearen begirakunetik.
Jose Antonio Agirre lehendakaria Lizarrako zezen-plazan, 1931an. Itxuraz behintzat orroaz, laguntzaileak mikrofono galanta eusten dion bitartean.
Gogoeta politta: zer egitten daben gero inertzixiak.
Telefonuakin antzerako gauzia gertatzen da: pertsona batzu, zenbat eta solaskidia urriñago, orduan eta altuago berba.