Itxaropena ala hipokresia ote?
Argiaren fakturarekin pasatzen zaigu, uraren, zakarren edo kale-garbiketaren fakturekin gertatzen zaigunaren antzekoa: alegia, ez dugula kostatzen zaigun guztia ordaintzen. Hau da, egiazko kostuei ez ikusi egin eta gure ahalmenen gainetik bizi garela.
Auskalo zergatik ez dugun argia, ura, zakarrak edo kale-garbiketa kostatu bezainbat ordaintzen. Dena den, dirua barra-barra egon denean kostu-prezioa ordaintzeko gauza izan ez bagara, nekez ordainduko dugu, orain, krisialdian.
Ez dakit nik benetako gastuak ezkutatu behar hau zelan konponduko den baina, bitartean, ez dut nik uste argia, ura edo zakarrak behar baino gutxiago ordaintzea kontsumoa murrizteko edo pedagogia egiteko eskolarik onena denik.
Eta, ez ahaztu --argiaren fakturari dagokionez behintzat-- guk geuk geroko gerotan uzten dugun zorra, geure seme-alabei lagatzen diegun zuloa besterik ez dela. Zergatik ote? Gurea baino etorkizun aberatsagoa opa diegulako ala hipokrita samarrak garelako?
Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008ko azaroaren 18an.
Amatiño, Arrazoia zuri!
15 minutu nahikoak izan ditut informazio hori aurkitzeko, nahiz eta ez dudan komunikabide nagusienetan horrelakorik aurkitu. Orduan, aurkitu dudanaren arabera, konfirmatzen dut esaten zenuena:
Hori horrela izanda, ados nago esaten dituzunekin eta barkatu nere petralkeria. Hala ere: