Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eta lan-kostuengatik baino… lan-giroarengatik balitz?

Eta lan-kostuengatik baino… lan-giroarengatik balitz?

Amatiño 2014/01/25 23:10
“En Gipuzkoa es hoy muy difícil acordar en el plano de la negociación colectiva. La situación en el territorio es al mismo tiempo compleja y hostil para las empresas en muchos otros ámbitos más allá del laboral. De ahí que Adegi y las mismas empresas tengan que seguir impulsando mecanismos que permitan a éstas innovar, adaptarse y ser crecientemente competitivas por encimas de las circunstancias. Es la realidad”.

Miguel Ángel Lujua Confebasken lehendakariaren hitzak dira, bere blogean idatziak, Adegik orain dela astebete aurkeztutako proposamenarekin argi eta garbi bat etorriz.

Astakeriatzat eta frankistatzat jo zuen hainbat eragilek Adegiren proposamena, baina ezin gero asmatu eragileok zeri deritzoten astakeria eta non sumatzen duten frankismoa, Adegik ez baitu inon sindikatuen zeregina zalantzan jarri eta bai, ostera, sindikatuen funtzioaz gainera, enpresaren baitan barne-informazio, barne-partaidetza eta barne-harreman gehiago proposatu. Honezkero euskal enpresa askotan abian eta indarrean dauden formulak, besteak beste.

Beste modu batez esanda, zer legoke astakeriatik eta frankismotik hurrago, enpresek euren langileei zuzenean informatu gura ala sindikatuek informazio hori eragotzi nahia? Inork uste al du benetan Adegi gertu legokeenik aurkezteko Europan homologagarria ez litzatekeen proposamenik?

Zer gerta ere, egia dena zera da, gero eta enpresa gehiago ateratzen ari direla euskal barrutitik. Eta ez, beti, enpresa osoak bat-batean alde egiten duelako, egoitza nagusia bertan geratu arren inbertsio, garapen,  lanpostu eta hazkunde berriak kanpoan egiten ari direlako baino.

Jakina, hazkunde horiek Hirugarren Munduko herrialde atzeratuetan egingo balira, hainbatek uste ahal izango luke eskulan merkeagoarengatik dela, baina inbertsio horiek Europar Batasuneko beste hainbat lurraldetan egiten badira, pentsatu beharko funtsezko arrazoiak besteren bat izan behar duela.

Ildo beretik, hazkunde horiek Andaluzian edo Galizian egiten direnean, badago pentsatzerik eskariari ahalik eta hurbilenetik erantzuteagatik dela. Baina inbertsio horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharrean Burgosen, Errioxan edo Kantabrian egiten badira, beste zerbait pentsatu beharko dugu, nahitaez.

Teknologiak aurrera egin ahala, eskulanaren eragina gero eta txikiagoa da ekoizpen-kostuetan. Zail da gero sinestea enpresa bati komeni zaionik euskal mugaz handiko berrogeita hamar kilometrora eraikuntza berririk egitea (azpiegiturak bikoiztu, garraio-kostuak gehitu, logistika zaildu…) hilaren azkeneko nomina merkexeago egokitu dakiokeelako. Eta… langile-kostuengatik baino, lan-giroarengatik balitz? Ulertu nahi duenak ulertu dezala.

Zer esan, berriz, Eusko Jaurlaritzaren jarrera kikilaz? Hurrengo batean gobernuaz hitzegin beharko dugu. Tira, gobernuaz edo, hobeto esan, bere burua eskulotu sentitzen duen jaurlaritzaren beldurraz.

Ezizena
Ezizena dio:
2014/01/27 20:02
Nire sektorea (zerbitzuak) ez da konfliktiboenetakoa. Hala ere, azken sei urteetan harriduraz eta tristuraz ikusi dut nola gure beharginak, lankide izatetik, etsai potentzial modura hartzen hasi behar izan garen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: