Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Klima-aldaketa: jardun asko, esne-berba ugari eta ekintza urri

Klima-aldaketa: jardun asko, esne-berba ugari eta ekintza urri

Amatiño 2010/04/25 23:49
Ez dut gero nik esango klima-aldaketaz hitzegin behar ez denik. Hitzegitea beti ere ondo dago gaiari indarrean eusteko. Baina belduz naiz ez ote dugun atzenean sekulako "amama" aurkitu, kristoren oreka alegia. Denok aho batez onartzen dugu klima-aldaketa, guztiok bat gatoz zerbait egin nahiaz eta gehienok ados gaude inori leporatu beharraz. Beraz, non dago arazoa?
Jaime Terceiro Lomba katedradunak argitaratu berri du Economia del cambio climático deritzan liburuxka. Ehun eta hamasei orrialdeko azterketa honek labur izanaren abantaila eskaintzen duen arren, amaigabeko saiakera luzeen aje berbera du: jardun bai, egoera zertan den aztertu bai, baita konponbide teorikoak aipatu ere, baina erabaki zehatzak proposatu ezin. Jira eta buelta dihardugu gurpil zoroan, baina egiazko aterabiderik asmatu ezinik.
 
Terceiro Lomba irakasleak dioenez: “El modelo energético actual no es sostenible y, por consiguiente, representa una seria restricción para el crecimiento económico tal y como lo hemos concebido en el pasado, sobre la base de energía fósil abundante y barata y una absoluta despreocupación por los problemas de calentamiento global que plantea”.  Demagun baietz.
 

Horrez gainera: “Es hora de debatir seriamente sobre las medidas que hay que tomar y los costes que estamos dispuestos a asumir, a corto y medio plazo”. Bapo, eztabaidatu dezagun ba eta hartu ditzagun hartu beharreko erabakiak.

Hala ere: “Es difícil predecir cuáles serán las alternativas de futuro y en cuánto tiempo llegarán a ser competitivas. No obstante, importantes desarrollos tecnológicos recientes señalan con claridad algunas candidatas " (alegia, berriztagarriak, bioerregaiak, berforestazioa, nuklearrari buruzko gizarte-eztabaida, CO2n atzemate eta bilketa, etab).

Izan ere, liburuaren azken ahapaldian dioenez: “En definitiva, creemos que una actuación temprana es necesaria y es posible, ya que las tecnologías están a nuestro alcance y los fundamentos económicos , así como los instrumentos políticos en los que se deben enmarcar estas actuaciones son conocidos. La inacción es arriesgada y cara”. Beraz laburbilduz, teoriaz garbi dago zerbait egin behar duguna, baina praktikan ez dago ordea horren argi zer arraio egin behar dugun. Are gutxiago nork egin behar duen. Teknologoek, ekonomilariek eta politikariek, nonbait.

Eta teknologo, ekonomilari edo politikari ez naizen honek diodan begirune handiz: Jaime Terceiro Lomba jauna ez da gero euli-kaka. Aeronautika Ingeniaria da eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua. Horrez gainera katedraduna Complutense Unibertsitatean, Zientzia Moral eta Politikoen akademiaren partaide eta Caja Madriden lehendakari izana. Hau da, hezkuntza eta ezagutza anitzaren jabe da, balore etikoez ez da umezurtz, irakaslea lanbidez eta kudeaketa-lanik ere ezagutu izan du. 

Eta, talaia horretatik, klima-aldaketaren ekonomiaz liburua idatzi du.

Bai, bai… eta?

terceiro

Jaime Terceiro Lomba, erdian, aurkezpen-egunean

Amatiño
Amatiño dio:
2010/04/27 01:59

Ba horixe. Hori da ba kontua. Bat gatoz. Arrazoia ematen didazu. Zuk esaten duzun horretaraino denok edo gehienok iristen gara. Hortik aurrerakoak dira kontuak. Nik esaten dudana horixe da, Jaime Tercierok betiko kontua kontatu digula. Batere soluziorik ez, ordea. Zuk ere ez diguzu ezer berririk esan. Zure soluzioaren (ez predikuaren) zain geratzen naiz.

ramon
ramon dio:
2010/04/26 16:21

El modelo energético actual no es sostenible... Bat nator bainan ez hori bakarrik "El modelo actual de consumo no es sostenible". Hemen dago gakoa nire ustez, gu ondotxo baino hobeto bizi izan gara (orain artean), bainan mundu guztia ez. Mundu guztiaz gure eredua jarraitzen hasten denean dator porrota (energetikoa, klimatikoa, kutsadura...). Eta hire galderari buruz Bai, bai eta?, ba oso ondo bizi garela eta guk ez dugula behar den kontsumo mailara jerxi, eta betik gora datozak ere ez gurearekin parelatzea nahi dutela. Badira urte batzu Daimieleko tablak bisitatu ostean, hil zorian daude, desertizazuio buruzko erreflesioak irakurri nituen eta zera zihoen "En el proceso de desertización, consumo más elevado de agua que el que se puede regenerar, no quiere decir que haya pobreza, al contrario, se esta generendo una excesiva riqueza a costa de degradar el recurso tan preciado (agua) pero como se esta generando mucha riqueza nadie se quiere bajar del carro", Hauxe da gertatzen zaigune nire ustean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: