Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Politika: esker txarreko lanbidea

Politika: esker txarreko lanbidea

Amatiño 2011/05/25 00:00
Ez da gero giro Aralar, Ezker Batua-Berdeak zein Hamaikabat alderdien inguruan eta, hain zuzen ere, hiruren emaitza eskasek gogorarazten digute, niri bai behintzat, politikaren saihetsik krudelena. Behar bada emaitzak dirateke edozein hauteskundetan arlorik garrantzitsuena eta jendaurrean gogoangarriena, baina edozein alderdiren atzekaldean giza-taldeak daude eta, zer gerta ere, inoiz gutxitan gogoratu izaten gara euren egoera zailaz eta larriaz.

Sekula politikan aritu ez den jendeak arinkeria orojakile nabarmenaz hitzegin izaten du alderdien baitan jardun ohi duten arduradunez eta lankideez, denek nolabaiteko totum revolutum nahasia osatuko balute bezala eta euren kontra kristorenak esatea libre bailitzan.

Nahiz beste edonork beste merezi, ez dut nik alferlanean  denborarik galduko alderdi handien aurpegia garbitzen edo irabazleen bizkarra zuritzen, baina zilegi bekit txikiez eta galtzaileez baliatzea politikagintza goraipatzeko, politikaren inguruan ari direnen lan eskerga txalotzeko eta gehien-gehienon meritua aldarrikatzeko.

Nik neuk belaunaldi osoa ezagutu izan dut “apaizak ezin hobeto bizi” zirela aditzen eta ez zen nonbait egia, apaizik gabe geratu gara-eta. Orain berriz urteak daramatzat politikoei omen dagozkien abantailen, onuren eta parebako etekinen berri entzuten, baina ez dirudi langintza horri ekiteko lar eskabiderik dagoenik.

Esanak esan, aberastu, ardura gutxi hartu, familia eta lanorduak uztartu eta lanpostua luzerako segurtatu nahi  dituenak hobe du politika-larrainari lanbidetzat muzin egitea. Segurutik, artez zein zeharbidez, politikaren hautua egiten dutenak ez dira gainerako herritarrak baino hobeak baina ezta txarragoak ere. Haatik, besterik frogatzen ez den artean, gehientsuenok baino zerbitzu-sen eta herri-atxikimendu gehiago dute.

Jakina gero Aralar, Ezker Batua zein Hamaikabat alderdietako lankideek sekulako lana egin dutena eta ez dutena galtzerik merezi izan. Zalantzarik ez tristea baino tristeagoa dela itxaro bezain emari onik ez lortzea. Edozein modutan, txarrenean ere, hau guztia jakineko gidoian esan gabe doa.  Baina, inork gogoan  ez dituen arren, saminenak, latzenak, etsigarrienak, emaitza txar horiek bastidore artean eragiten dituzten lan-egoera pertsonal larriak dira. Eta hau ere politikagintzaren parte da.

 PZabaleta300

Patxi Zabaletak (EHAS. Bergara, 1977) larrutik dakike zer den esker txarreko politika

Nora
Nora dio:
2011/05/25 15:37

Ze arrazoia! Nik hala bizi izan dut behintzat. Orain lau urte sartu nintzen politika munduan barere esperientzirik gabe eta gauza oso onak ere bizi izan ditut, baina mundu oso krudela dela ere ederki erakutsi didate. Hala ere, nik behintzat gogoz eta gogor laneanegin duen talde batekin aritu naiz, politikariak bai, eta lanbide guztietan gertatzen den bezala, izango da jende eskaxa, baina ez da behintzat nik lau urte hauetan bizi izan dudana. Eskerrak ematen dizkiet beraiei eta nola ez, zuri. Nora

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: