Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eskarganzuloko ur-jauziak

Eskarganzuloko ur-jauziak

Amatiño 2020/06/19 08:00
Eskarganzulo sakanatxoa leku polita da, ez dago urrutiegi eta, egunotan behintzat, lokatzez gainezka. Ez da, segurutik, ingururik ezagunena Debabarrenan, eta are ezezagunagoa izango litzateke Toberiako ur-jauziak bertan ez baleude.

Andoinen zehar, Arakil ibairaino, Eskarganzuloko errekan barrena maldan behera doazen ur-jauziek osatzen dute Toberia. Andoin, Asparrena udalerriaren hamar auzoetako bat da, eta tobak, berriz, karbonatozko kareharriak-edo, urarekin batera ezohiko fenomeno naturala eragiten dutenak. Araban, ezagunenetakoak, Entzia mendilerro barrenetik, Legaire-hegalpetik, irtetzen den ur-emariak sortarazten dituen jauziak.

Andoindik ur-jauzietaraino kilometro eta erdi eskas baino ez dago, baina behin bertaraino helduz gero, jarraitzeak merezi du eta Legaire gainera igo, nolabaiteko kaltzada erromatarrean zehar. Zelaitzar handiak, aztarren megalitiko ugari eta, batez ere, bake santua nagusi.

Eibartik Andoingo plazatxora ordubete inguru autoz eta Legairerainoko joan-etorria, lasai samar, argazkiak atera, ura edan, txiza egin eta beste… hiru ordu eta erdiren bat, oinez.

Eskuineko argazkian, Legaire-gaineko bidegurutzea.

Andoinbasoa
Toberiako ur-jauziak. Japoniar jardina ematen dute, baina baso arabarrak dira

Kaltzadako iturria
Kaltzada erromatarra-edo, iturria eta uraska

Legairemegalitikoak
Harrespil megalitikoak Legairen. Bi aztarrenen artean, erdian, barrenean, beste hainbat.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: