Errentaz bizi nahi
Txinatarrak langile amorratuak direna jakiteko ez dago Ameriketara joan beharrik, ezta Txinara ere. Esaera zaharrak dioenez “txinatarrek bezala” lanegitea lan asko egitearen pareko da eta, gainera, horretaz jabetzeko, gure kale-bazterretan dauden bazar txinatarren ordutegia ikusi baino ez dago.
Zenbaitek besterik uste arren, ordea, arazoa ez da eurena, gurea baizik. Guk nahi dugu txinatarrek baino ordu gutxiago lan egin, gehiago irabazi eta hobeto bizi. Eta, luzera, horrek soluzio txarra du.
Krisialdia dela-eta, euskal gizartean barrena ari gara errudun bila, enpresariak direla, langileak ez direla... Nik uste nuen, ordea, krisiaren iturria Euskal Herritik kanpoan aurkitu behar genuela eta gure benetako arazoa ez zela erruak inori leporatzea, krisialditik ateratzeko soluzioa asmatzea baizik.
Eta merkatuan irauteko soluzio bi besterik ez daude: edo inork baino merkeago egin, txinatarrek bezalaxe, edo inork baino hobeto egin, alemanek edo finlandiarrek bezalaxe. Ez lukeena sekula balio izango zera da: txinatarren pareko produktuak egin, finlandiarren ordutegiaz eta alemanen soldataz.
Kontua da, ordea, euskal gizartea ez ote den behar baino gehiago baretu, erosotu, patxadatu, aberastu, zahartu... errentaz bizi nahi alegia.
Iepa Luis! Eta zer nahi dute azkenean empresariek ere??? Hori da gizakiaren mamia. Horretaz aparte neri gustatuko litzaidakeena da Juztizia Sozial apur bat egotia. Enpresariek ez daukate honetakoan zer ikusirik???? Eta agintariek????? Eta bankuek???? Nola da posible enpresa batzuetan EREak presentatzea eta beste aldetik jende mordo bat ordu extrak egiten eukitzea???? Gaizki iruditzen zait betikoei errua botatzia, zeren eta beraiek dira krisialdiaren hartzaile haundienak Agur bero bat